Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entseiatu, entseia, entseiatzen (ETCn 187 agerraldi; cf entsaiatu ETCn 188 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian entseatu agertzen da, ETCn 3.454 agerraldi) 1 da ad saiatu. ik entseatu; entsaiatu.

Iruñea berriz eskuratzera entseiatzen dira, baina debaldetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 26. orr.

Aitamei eta niri begiratuz, Colette entseiatu zen amaren kalmatzera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.

Arestiko hausnarketetara itzultzera entseiatu nintzen, hots, bezperaz geroztik garunetan trabatua neukan galdera zitalera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.

Bazkaltzen jarraitzera entseiatu zen; ezin ordea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.

Ez nuen gehiagorik behar, pentsa dezakezunez, haren gelan sartzera entseiatzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

Sarri entseiatu izan naiz, atzodanik, ohorez zuri ihardestera, indarrik ordea ezin kausiturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 194. orr.

Hutsune horien betetzerat entseiatu naiz, hitzez eta behakoz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Orduan bai, nola neuretzat gorde nahi bainuen neure tristuraren kausa, haren ezkutatzerat entseiatu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.

Ohikoan nabari ere ez nezakeen jeloskeria sentimendua nigan iratzar arazten entseiatzen zela iritzi nion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Ahal bezenbat entseiatzen naiz atxikitzen nere heina.  Herria   2005-03-31

Ez nuke erran behar ordea, ut supra egiten entseiatu naizen deskriptzio poetikoen ondotik, orain, datu prosaiko batera lerrarazi nauela errealitateak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Oraingo honekin bion artean zubi bat edo, izan litekeena, entseiatu nahi nuke, Miranderi sarrera orokor gisa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 209. orr.

Denetan trebatzen da entseiatzen dena.  Herria   2002-11-28

2 entsaiatu.

Goizero, soro-lanera baino lehen, hantxe arituak ziren noski gaur antzeztu beharreko dantzaldia entseiatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Ondo entseiatutako ikuskizuna eskaintzen ari balira bezala, Sofia, Vanessa eta Susana batera dantza eginez, biluziz joan ziren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 104. orr.

Bihar goizean goiz altxatu beharra daukat eta egun osoa entseiatzen eman. Deitu hamabietan antzokira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Luzaz entseiaturiko elegia panpoxa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus