Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entretenimendu (orobat entretenimentu g.er.) 1 iz entretenitzea; entretenitzen duen gauza; entretenimenduari loturiko industria. ik entretenigarri.

Kolonoen entretenimenduetako bat zera da: etxeetako terrazetatik merkatuan erosketak egiten ari den jendea tirokatzea.  Berria - Mundua   2004-08-27

Ez naiz, ezta ere, negarrez hasiko munduak literaturari soilik alde pragmatikoa -entretenimendua- eskatzen diola ikusita.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 46. orr.

Donostiar izaera alaia da, jostagarria, eta edozein xehetasunetan bilatzen ditu dibertsioa eta entretenimendua.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.

Espezializazioaren aukera badagoela aitortu arren, Argia-k «informazioa, analisia eta entretenimendua» jorratzeko asmoak dituela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Entretenimendua, informazioa eta pertsuasioaren arteko bereizketa aldarrikatzen tematuta, kaka esplikatzen ari gara.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 139. orr.

Entretenimendu bezala helduko dio gaiari, eta, ardien ipuina edo belarraren poema gogoratzean bezala, aldarte onarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 56. orr.

Gau haietan, nire entretenimendua umearentzako izenak pentsatzea izaten zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 104. orr.

Gaixoaldiko erretiroan, beste entretenimendurik ez eta, Garibaik ere, Loiolakoak bezala, liburuak ditu ia lagun bakar.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Museoetan-eta sarri izaten dudan entretenimendu batek jostarazi ninduen atzokoan ere pixka batez: museo-zaintzaileei erreparatzea gustatzen zait.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.

Segidan, entretenimenduak bizitu egingo zaitu, eta insomnioa ezinbestekoa bihurtuko zaizu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 122. orr.

Ez zait entretenimendurik faltatu atzera-aurrera dabilen jendea aztertzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.

Entretenimenduko nobelak dira, denborapasakoak.  Berria - Kultura   2004-01-27

Zaintzarako zein informazio eta entretenimendurako bideo sistema.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Iluntzean, afalostean, elkarren ondoan esertzen dira sofan berriak ikustera, Lucy eta bera, eta ondoren, jasateko modukoak badira, entretenimenduzko programak ere bai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.

Iaz bi industria sektorek baino ez zuten sortu enplegua: farmazia, perfumeria eta entretenimendua (%0,5) eta elikagai industria (%0,4), bestetik.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Entretenimendu handia zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Ez zen sekulakoa izango, ez bereziki jostagarria ere, baina bai jendearentzako entretenimendu atsegingarria.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 139. orr.

EAEko estatutu erreformaren inguruko agerraldiei buruz «entretenimendu politikoa» baino ez direla adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Ez genuen entretenimendu makala asmatu, bide gero eta aldapatsuago hartan gora gindoazela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.

Entretenimendu hutsa diruditen diskurtsoak ere pertsuasiboak direla ohartarazi zigun Aristotelesek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

Nik nahi baino entretenimendu laburragoa hartzen nuen, ordea, liburuekin edo Adak ekarritako walkman txikian entzuten nuen musikarekin Entretenimendu ezin hobea, jakien zain egoteko, errietak eramateko, gurasoen jardunaz beste egiteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Zeren joko haiek baitziren haren entretenimendurik gustukoenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 75. orr.

Nire helburua kalitatezko entretenimendua egitea da beti.  Berria - Kultura   2006-03-24

Ikusmiran egotea -denborapasa arintzeko modu bat baino ez, ordu arte- gure itxaronaldietako entretenimendu nagusi bilakatuko zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.

Londresen afal-osteko entretenimendu modakoa bihurtzen ari omen da teleskopiotik behatzea.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Gauero izaten ziren oinazturak, hori bai, eta haietxek gure arratseroko entretenimendu bakarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

«Entretenimendu sektoreko nagusitza» lortu nahi duela jakinarazi dio Michael Eisner WDko egungo lehendakariari. Filosofiak filosofia, eta entretenimendu solasak entretenibide, bai esan daitekeela gezur-deskuidu handirik gabe, eguratsa egurasteko eta egurasgarri dugula benetan euskaldunok.  Berria - Ekonomia   2004-02-12

Zinematik jolas parkeetara hedatzen den entretenimendu inperioa.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, zerbait egin beharra, loa eragingo dizun buru-entretenimenduren bat bilatzeko premia: liburu baterako materialak izan daitezkeenei bueltaka eta bueltaka hasten zara.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta entretenimendua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus