Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entretenigarri 1 iz entretenitzen duen gauza. ik entretenimendu.

Ezertarako gogorik eta deusen pozik ez dagoenean... atsoak elizan eta agureak diru-kontatzen: orobatsu dira bi entretenigarri horiek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Bi pertsonak bat egin edo bat izatera datozelarik, entretenigarririk edo bizi-betegarririk asko aurki lezakete: txakur bat erosi, edo etxezulo bat, furgoneta bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Normala iruditu zitzaiola gaixoak egoera hartan entretenigarriren bat bilatzea, eta, aukeran, errealitatetik ihes egiteko, fikziozko munduren batean murgiltzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 134. orr.

Haien ekarririk beteena, entretenigarritik etsigarrira daraman jauzi erabatekoa, pertsonatxo bat (edo gehiago) ekartzea da, dela bietako baten sabeletik edo dela umezurztegi globalean erosita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Jendearen jardunak dira, mingain arinen entretenigarriak, biderik egingo ez duten maiseoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Futbola ere entretenigarri egokia zen des-pentsatzeko, hau da, kaskarrari buelta erdirik ere ez emateko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

Entretenigarri handia ekarri didate Antonen begi argiek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.

2 izond entretenitzen duena.

Haurtzaroko kontuak umorez kontatzen dizkigu liburu entretenigarri honetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 40. orr.

Ikasleak komeria entretenigarri bat ikustera balihoaz bezala hasi ziren sartzen, presakatuz eta elkarri bultza eginez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 26. orr.

Erruz edaten zuen: ohitura entretenigarria irizten zion emakumeak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Kontu pollit jakingarri eta entretenigarri franko badakar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 224. orr.

Telebista piztu nuen, baina ez zegoen gauza entretenigarririk ikusteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Askatasuna, bai, baina askotasuna da hor berez axola duena, askotasunaren produkzioa, gizabanako eta gauzabanako askoren askotasun entretenigarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.

Bokarta garaia zen, portuan egonean egoteko entretenigarriena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Entretenigarria oso.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 267. orr.

Arras entretenigarri ari gintzaizkien bihurtzen hamaiketako aspergarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Hogeita hamar birjina biluzik dantza egiten zuten haren entretenigarri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.

3 (adizlagun gisa)

Pieza labur bat jokatu dute han bildutakoon entretenigarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 191. orr.

Lehendabizi andregai pobre bat eduki behar da, andereño pinpirin bat, gu bezalakoa, entretenigarri, eta gero diru pixka bat duen emakume bat bilatzen da ezkontzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

Dudarik ez, eskupilota ere, beste joko asko bezala, gizarte osora zabalduko zela gero, halamoduko jendearen eskutik jauntxoen entretenigarri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

entretenigarri bat (5); entretenigarri eta (3); entretenigarria da (3); entretenigarria izango (3); entretenigarriren bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus