Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

engaiatu, engaia, engaiatzen 1 da/du ad promesa edo kideko batez lotu. ik konprometitu.

BAM engaiatu da oraino iragan sei hilabeteetako soldaten osoki ordaintzera.  Herria   2004-11-11

Enpresa buru alemanak engaiatuak dira Baionako lantegiaren bastiza desmuntatzera.  Herria   2005-06-09

Bagenekien zeri engaiatzen ginen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 126. orr.

Irisartarrekin nahi dugu elgarrizketa sortu eta engaiatzen gira herriaren alde obratzea.  Herria   2001-03-01

Bertsolariek, eta orokorki mugimendu honetan engaiatu direnek, gune eta formatu berrietan saiatzearen alde jokatu dute.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 63. orr.

Hogoita zazpigarren Herriko Etxea da, lehena Amikuzen, euskararen alderako hitzarmenean engaiatzen dena.  Herria   2004-04-15

Gure bizia osoki engaiatu diagu borroka hortan.  Herria   2003-03-10

Denek onartu dute zerbait behar zela egin berpizteko eta hala engaiatu dira hautetsiak.  Herria   2003-03-20

Gizartean engaiatua izatea, lan bat eginez eta ezkonduz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Berpiztutako Bataviar gisa garai batez Napoleonen anaia batek gidaturiko handitasun amets frantziar batean engaiatu eta, mende bat geroago, lau urtez alemaniar gudarosteek suntsitua izan nahi duen oro.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.

Borrokan engaiatzeak hori galdegiten zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 25. orr.

Ene nagusi berria Sarre-ko gizon tipito bat zen, irri guti, lehenago "brigades internationale"s-etan engaiatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 57. orr.

Irakurle hori, liburu honekin engaiatzen bazara, pentsa ezazu idaztea, irakurtzea eta itzultzea ere maitasunezko jarduerak direla.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 18. orr.

Hitzez engaiatu.  Herria   2005-08-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Gizon engaiatua dela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 10. orr.

Jon ere lagun engaiatua zen; mendiarekin, ordea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 86. orr.

Bertsolari, gai-jartzaile, kritiko, epaile, irakasle, antolatzaile, bertsozale engaiatu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Gisa guziz, zenbait hilabeteren buruko soldado engaiatu nahi zuela eta munduaren beste puntarat joatekoa zela nehondik ahalaz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.

Liburu hau ere lehen aipatu dizkiadan beste autoreen eleberri horien antzera-edo bukatzen dela, haienak bezala literatura engaiatua baita.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 85. orr.

Orain dela hamar bat urte dogmatikoki eta sutsuki literaturaren autonomia defendatzen zuten zenbait autore gaur egun eleberri engaiatuak edo tesi nobelak argitaratzen ari dituk.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde engaiatu (3); engaiatu behar (3); engaiatu da (9); engaiatu dira (4); engaiatu zen (3); engaiatua da (3); engaiatua izan (3); engaiatua zen (3); engaiatuak dira (6); engaiatzen da (7); engaiatzen dira (3); gizon engaiatua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus