Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Faxismoarekin ez zen konprometitu, eta ongi erreakzionatu zuen arraza-legeen erreaktibora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.
Estatu Batuak beren historiagatik konprometituta zeudela printzipio federala onartzera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.
Kausarekin konprometituta sentitzen ez ziren asko beren jarrera aldatzen hasi ziren komisaldegian jipoituak izan ondoren. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 93. orr.
Gizarteari erakutsi behar diogu gu ere euskararekin konprometituta gaudela. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Erabaki horiek hartzerakoan, ordea, bere hautu moral indibiduala gauzatzen duen ber, gizaki ororentzat on den moralarekin konprometitzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.
Erregimen horretan, izan ere, banku zentrala diru-jaulkipen oro bermatzera konprometitzen da, dauzkan truke-erreserben gainean eta truke-tasa finko baten arabera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.
Nazioarteko kredituak herrialde zordunetako estatuak konprometitzen ditu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Oihukatu zidan neska polit guztiak konprometituta edo ezkonduta zeudela, eta problema polit guztiak ebatzita! Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 95. orr.
Teoria honek defendatzen du judizio moralek printzipio unibertsalekin konprometitzen gaituztela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.
Akordio honek batzuk konprometitzen ditu, baina ez guztiak. Berria - Gaiak 2004-12-14
Konprometituko ez ninduen zerbait esan behar eta, ez zitzaidala askorik gustatzen, ez nion besterik esan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
Ezkerrez eskribitu baitit, bere burua ez konprometitzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.
Aurrera egin baitzuen bidean, beso zibilaren inolako laguntza etsigarrirekin konprometitu gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.
"Psssh" erantzun nion, ez nuelako nire iritzia konprometitu nahi. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 76. orr.
Herriaren alde konprometituak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 126. orr.
Beste zinemagile garaikide eta konprometituen lanaz, eta batez ere, engaiamendua esplizituki erakusten duten zinemagileez galdetzen zaionean [...]. Idazle konprometitutzat daukazu zure burua? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.
Intelektual konprometitu eta gogotsu haren bizitzako beste konstanteetako bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.
Egin liteke literatura konprometitua gizakiarekin, eta egin liteke literatura konprometitua gatazka politikoarekin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.
Partidu gaztea, jende gaztez osatua, konprometitua, eta modernoa gainera. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 30. orr.
idazle konprometitua (4); konprometitua eta profesionala (3); literatura konprometitua (3)
estatua konprometitzeko (5); konprometitzeko moduko pausorik (3)