Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

energia (ETCn 51.625 agerraldi) 1 iz sistema batek lan bat egiteko edo ingurunean aldaketak eragiteko duen gaitasuna.

Energia ez da sortzen, ez desegiten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

XVI. mendean [...], ehun urte lehenago edo ehun urte geroago bezala, energia berberen mende zegoen industria-ekoizpena: giza motorra, animalia-motorra, haizea, ura eta egurra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Edozein motatako makinetan energia kopuru bat behar da lana sortzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Lurrunaren aroan, gorputzaren eredu praktiko bat ondu zuten fisiologoek, erregaia barneratu eta energia hainbat modutan erabiltzen zuen makina termikotzat harturik gorputza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Fosfokreatina erreserbak berritzeko behar den energia glukogenoa oxidatzetik lortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Milioi bat pertsonak, denak batera hizketan jarrita, sortuko luketen soinuaren energia 15 edo 20 watt baino ez litzateke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

Energia aurrezteko programak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.

Kuantu bat argiren energia xurgatzen denean, erretineno molekula, eraldatu, eta bere sargunetik irteten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Beste prozesu bat izaten du glukogenoak: azido laktiko bihurtzen da, eta energia apur bat askatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Erreakzio kimikoetatik edo auzoko molekuletatik datorren energia xurgatzeak antzeko efektua sor dezake.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Energia geotermikoa, eolikoa edo biomasan oinarritutakoa, berriz, ez dira ingurumenarekiko kaltegarriak.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak astelehenera atzeratu du Iranen jarreraren inguruko balorazioa.  Berria - Mundua   2004-11-27

Aldi berean, erreakzio bakoitzak energia kimikoa askatzen du, beste erreakzio batzuetarako erabilgarri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Horrela askatzen den energia kimikoaren parte bat lan bihurtzen da, eta, beste parte bat, berriz, bero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Nerbio-zuntz batetik igaro daitekeen energia elektrikoa ez dela aski muskulu-zuntz bat estimulatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Energia hidroelektrikoa ere euriaren mende dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Urte haietan, zorionez, ez zegoen ezer segururik: energia nuklearra bideragarria ote zen?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Itsasoko energia eolikoaren abantailak «begibistakoak» direla dio Greenpeacek.  Berria - Gaiak   2004-03-09

Ez du berez gehiegi balio iaz genituen behaketek energia iluna unibertsoaren %60-80 zela erakusten zigutela esatea.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Zentral termikoak ez dira, dioten bezala, energia garbia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, orobat energi) ik energetiko.

Nafarroan beste tokietan baino lehenago egin zen Ingurumenaren Aholku Kontseilua, eta bere garaian, energia politika oso aurrerakoiak jarri zituzten martxan herrialde horretan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 159. orr.

Alemaniaren eta Frantziaren energia inperialismoari aurre egin behar diote besteek.  Berria - Mundua   2006-03-25

Eusko Jaurlaritzak 4.900 milioi euroko energia plana onartu du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

1970eko hamarraldiaren hasieran gertatu ziren diru- eta energia-krisiek nazioarteko ordena horren amaiera iragarri zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Entzumenaren energia-beharrak nahiko txikiak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

15-20 urtean bioerregaiek munduaren energia premien laurdena beteko dute.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Kontuan izan behar du elikagaiak hartzea eta gorputzaren energia-eskea ez direla aldi berean gertatzen; jakina, energiaekoizpen handiena jatorduen artean izaten da beti.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 204. orr.

Energia baliabide eta lehengai gutxiago erabiliz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Lurzoru hori «energia-lurralde bezala sailkatzeko erabaki frankistaz» ezin direla aprobetxatu azaldu zuen diputatu ohiak.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Gorputzaren energia-sistemari erreparatzen dion ingeniariak bi ezaugarri txundigarri hautematen ditu. agintarien jarreraren atzean ESB Bizkaia Energia enpresa multinazionalaren premiak daudela uste dute Zornotza Bizirik-ekoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Gas naturaleko eta ziklo konbinatuko azpiegiturak eraikitzeko 2.595 milioi euroren inbertsioak egingo dituzte 2010a bitartean; kanpoko energia menpekotasuna murriztea dute xede.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Energia kontsumoa areagotu egin da Mendebaldean, industriaren alorrak pisua galdu arren.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Lotan, 80 watt ingurukoa da gorputzaren energia-gastua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Energia kantitate bera denbora luzeagoan bidaltzen bada edo eremu zabalago batean barreiatzen, ikuste-sentipenik ez da gertatuko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Eguzkia energia-labe ikaragarri bat dugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Ur-bilatzaileen sardango makila, energia uhinen bila zerabiltena basa-lizar adarrez egina zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Halako energia-fluktuazioak oso bakanak bide dira, baina ez da baztertzekoa halakoren batzuk gertatu izana espazioaren beste eskualde batzuetan, beste denbora batzuetan, eta horrenbestez beste unibertso batzuk sortu izana.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Ameriketako Estatu Batuetako Energia Departamentuak.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Batzarrean Txaber Lezamiz Energia zuzendaria eta Ruben Mendiola Kontsumo zuzendaria izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Estatu Batuen aurka mintzatu zen Rafael Ramirez Venezuelako Energia ministroa.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haien ordezko energia berriztagarriak, esate baterako eguzki-energia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Oso argitasun gutxi duten eta, horregatik, atzematen ez diren gauza batzuk [...] eta oso argitasun biziko beste batzuk, hain argi-energia bizia emititzen dutenak non erredurak eragin baititzakete.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

5 kemena, indarra.

Haurrari eskainitako hainbeste denbora eta energia; hainbeste ilusio eta maitasun!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.

Herra ukaiteko energia behar da, eta nik ez dut horretan erabiliko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Krisi bakoitzean metodo bera segitu izan dut: hartu bidea segitu, sufrimendua bera energia bilakatzen zela, indar.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

Iruditu zitzaidan energia gehiegi xahutu zuela atso triste batekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Elizak bere baitan hartzen ditu estatuak jada askatu edo erabili ezin dituen energiak, eta bide berriak sortzen ditu energia horiek ibil daitezen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Klase ertainaren energia indargabetua edo desbideratua gertatzen bazen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

Energia hori limes barruan zibilizazioak sortzen du eta, harreman-truke beteago eta emankorragorako oztopo den hesian (uretan) zehar igarotzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Gerta ote daiteke desadostasuna eta desordena benetan ez izatea energi suntsitze hutsa, energia sortzen zuen kausa baizik?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Ama Lurreko Energia Telurikoak, barka ezazue proteina multzo desitxuratu hau!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.

Energia soziala aktibatzeko baldintza gehiago du ezker abertzaleak, baina 25 urteotan euskarri izan duen imajinarioak ez du balio.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

Limes baten hurbiltasunak ondoeza sortzen duela mugaz bestaldean bere irispidean dauden barbaroengan, haien aurretiazko ekonomia eta erakundeak energia psikikozko zaparradak desegiten baititu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Prana zen gauza guztietan zetzan energia dinamikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 60. orr.

Baikor eta energia zoro baten menpe nintzen, hala banintzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Gizartearen energia agorgarriak kontserbatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.

Mendebaldeko Kristandadeak bere energia erasokorrak ipar-ekialdeko mugara bideratu zituen orain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Energia sortzaile hori, erlijiozko babespean, ubide sekularretara isurtzen ikusten dugu gizarte-bizitzako ekonomia, politika eta kulturaren mailan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Energia mistikoen bilgunea, nolabait errateko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Urdin koloreko energia eskerga metalean zehar jaitsi zen, besora hedatu eta gorputz osoa bildu zuen arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 156. orr.

Fionnek laster jakin zuen zer zen: munstroaren deabruzko energia.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 105. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

-Nobela pazientzia ariketa bat da, energia pilaketa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.

Bere energia-gordailua aldez edo moldez ahitu ezean, eguna alferrik galdu zuela iruditzen zitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Sortzaileak egozentrikoak dira baina kreatzen dutena energia alor bat da, besteengana zuzenki doana.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

8 energia iturri (orobat energiaiturri g.er.)

Aldi berean degradatu zituen petrolioaren lehiakortasuna beste energia-iturrien aldean, eta petrolioaren munduko salmentan zuen partea. Konplikatua da arazoa, izaki biziek ez baitute energia-iturri oinarrizko bat besterik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

Ingeniariek bueltak ematen hasi ziren energia iturri berriak aurkitzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 110. orr.

Gantza garraiatzen du [odolak] gorputzaren erreserbetatik gibelera, janaria eskas dabilenean, energia-iturri osagarri gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Arazo hauek interes akademikoa pizten dute oraindik, ez baitugu energia-iturri egokirik bihotz artifizial bat erabiltzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 246. orr.

Diseinu-ezaugarri burutsu ugari dituen energia-iturri autopropultsatu gisa ikusten du ingeniariak gorputza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

9 energia mendekotasun (corpusean energiamendekotasun soilik)

Estatu Batuek, beren aldetik, beren energiamendekotasuna murrizteko konpromisoa hartu zuten, petrolioaren barne-prezioa igoz horretarako, ordu arte munduko preziotik oso behera baitzegoen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

energi iturri (4)

adina energia (4); aebetako energia (12); aebetako energia departamenduak (5); atzo iaea energia (7); baina energia (8); baino energia (6); behar den energia (10); behar duen energia (5); bere energia (14); bizkaia energia (7); da energia (25); den energia (31); denbora eta energia (4); du energia (26); duela energia (5); duen energia (11); dute energia (8); duten energia (11); ebk energia (4); edo energia (6); eguzkiaren energia (4)

energia agentziak (11); energia agentziaren (5); energia alorrean (6); energia alorreko (4); energia alternatiboak (5); energia arloko (4); energia asko (8); energia atomikoa (7); energia atomikoaren (59); energia atomikoaren nazioarteko (49); energia atomikorako (46); energia atomikorako nazioarteko (40); energia aurrezteko (11); energia baino (4); energia behar (4); energia beharrak (4); energia berriztagarriak (26); energia berriztagarriak eta (4); energia berriztagarrien (30); energia berriztagarrietan (8); energia departamenduak (6); energia edo (4); energia elektriko (4); energia elektrikoa (6); energia enpresa (9); energia enpresak (7); energia eolikoa (11); energia eolikoak (4); energia eolikoaren (13); energia ere (4); energia estrategia (4); energia eta (44); energia garbien (4); energia gehiago (20); energia gutxiago (6); energia guztia (8); energia guztiak (5); energia handia (4); energia hori (19); energia iluna (4); energia iturri (35); energia iturri berriztagarriak (4); energia iturriak (14); energia kimikoaren (5); energia konpainiak (4); energia kontsumoa (14); energia kontsumoaren (5); energia lortzeko (11); energia ministro (5); energia ministroak (13); energia ministroek (5); energia mota (4); energia nuklear (5); energia nuklearra (62); energia nuklearra garatzeko (4); energia nuklearrak (12); energia nuklearraren (33); energia nuklearraz (5); energia nuklearrerako (5); energia plana (5); energia politika (9); energia politikaren (6); energia produktuen (4); energia psikikoaren (7); energia sektoreak (4); energia sortu (6); energia sortzeko (14); energia sortzen (9)

erredakzioa iaea energia (6); espainiako energia (5); eta energia (135); eta energia berriztagarrien (4); eta energia iturri (5); eta energia sortzeko (4); eta iaea energia (5); europako energia (6); frantziako energia (4); g energia (5); garraio eta energia (5); gorputzaren energia (4); hainbeste energia (4); haren energia (4); hc energia (8); hc energia enpresak (4); horrek energia (4); iaea energia (69); iaea energia atomikoaren (34); iaea energia atomikorako (32); iea nazioarteko energia (11); industria eta energia (4); iranek energia (5); irango energia (9); irani energia (4); itsasoko energia (7); nafarroako energia (6); nahi du energia (4); nazioarteko energia (25); nazioarteko energia agentziak (11); nazioarteko energia agentziaren (5); ramirez venezuelako energia (4); venezuelako energia (8); zen energia (4); zenbat energia (4); ziren energia (4); zuen energia (6)

den energiaren (11); energiaren eta (5); energiaren euskal (16); energiaren euskal erakundeak (10); energiaren kontzeptu (4); energiaren nazioarteko (8); energiaren nazioarteko agentziak (4); energiaren prezioa (4); energiaz gainezka (5); eta energiaren (13); eta energiaz (8); kontsumitzen den energiaren (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus