Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

energetiko 1 iz energiarena, energiari dagokiona. ik energia 3.

Iraunkortasuna: prozesu edo sistema bat bere hartan aritzean datza, funtzionatzeko behar dituen oinarri energetiko zein materialak agortu gabe.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Horrela, zaborrari balio energetikoa ematen diogu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Gizarte modernoak arazo latzari egin beharko dio aurre: petrolioa ordezka dezaketen iturri energetikoen lorpen eta garapenari.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Herrialde inportatzaileen nazio-errentei eragindako diru-hustea handiagoa edo txikiagoa izan zen mendekotasun energetikoaren mailaren arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Petrolioaren krisiak inflazioan izandako eragina, berez, produktu energetikoen pisua prezioen indizean kontuan harturik, ez zuen %2-%2,5etik gorakoa izan behar.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Europaren segurtasun energetikoa Ukrainaren esku dago.  Berria - Mundua   2006-01-04

Hornidura energetikoa ziurtatzeko pausoak azkartu dituzte azkenaldian munduko herrialde boteretsuenek.  Berria - Ekonomia   2006-01-08

Boca de Pozo lurraldeko baliabide energetikoak berreskuratzeko nahia azaldu zuten boliviarrek (botoen %90).  Berria - Mundua   2004-07-20

Horretaz gainera, azpiegitura energetiko guztiak hornitzea dutela helburu esan zuen.  Berria - Harian   2005-12-28

Ukrainarren behar ekonomiko eta energetikoei erantzuteko bi zentral haiek eraikitzea ezinbestekoa zela argudiatu zuten orduan agintariek.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Betiere hiriaren eta eraikuntzen alderdi ekologiko eta energetikoak kontuan hartuz.  Berria - Kultura   2006-05-02

Nekazaritzako hondakinen erabilera energetikoa gauzatzeko ekimenak sustatu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Europako Batasuneko Energia ministroek eraginkortasun energetikoa bultzatzeko zuzentaraua onartu zuten atzo.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Frantziako lehen ministroaren helburua «munduko talde energetiko handienetakoa» sortzea da.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

2 energia duena.

Pare bat barra energetiko jan ondoren, ipar alderantz jo nuen bizkar hartatik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.

Protagonistek patata-tortilla jaten ahal dute, edo arraina gordinik, edo pilula energetikoen nahasketa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 60. orr.

Saguak dira errazenak, katuek egiten duten moduan, baita zizareak ere, baina ez dira horren energetikoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balio energetikoa (3); eraginkortasun energetikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus