Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrezkero dena litzateke endekatze eta galera. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 159. orr.
Ba ote da, ez endekatzeak, ez ahuleriak, ez beldurrak, baizik-eta osasunak sortutako eromenik? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Herrien nahasteak hizkuntzen arteko lehia eta nahasmenera eramaten du; hauetako batzuk "lingue franche" gisa barreiatzen dira, eta kasu guztietan haien hedapenak nolabaiteko endekatzea ekartzen du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.
Enpresak tamainako negozioa egitea bidezkoa du; ezin onartuzkoa dena, ordea, negozio horren kausaz edo ondorioz gizadiak osasuna galtzea, bizimodua endekatzea, bizitza moztea. Misterio neurtezin eta sakon bat baino ez dago honela batu ahal izateko harmonia minean eta erlijiosoan izakiaren endekatze sendagaitza eta kreazionearen gaztetasun betierekoa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 75. orr.
Terapia psikiatrikoz eta tresneria elektronikoz kontrolatzen gaituzten erlauntza garbi berrietara nik ikusten dudan alderik handiena, giltzadunen endekatze morala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 231. orr.
Homeroren garaikideak endekatze etsenplu harrigarriak ziren: hamar behar ziren harkaitz bat jaso edo istilu bati hasiera emateko: Troiako heroietako edozeinek berak bakarrik egin zezaken gauza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 89. orr.
Cesar Telleria zur eta lur geratu zen gizakiaren endekatzetik sortu diren hari moztaile hauen berri izan zuenean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.