Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

degenerazio iz endekatzea.

Orduan ere argi geratzen da Bera Jaungoiko perfektua dela inolako urritze eta degeneraziorik gabe bere izatean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.

Uste zuen gehiegi ikasteak ahultasuna ekartzen duela, degeneraziora eramaten gaituela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 110. orr.

Volksgeista, Ortega-rentzat, positiboa izan liteke [...] eta negatiboa izan liteke; baina hau, antza, alde batetik filosofia higatuen liburuetako kontua omen delako (zer positibotasun aitor dakioke orduan gaur?), edo Volksgeist jatorraren degenerazioa delako, nazionalismo eta kostunbrismo bihurtua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 159. orr.

Musika kendu eta Athletic-en partidua ari zen entzuten, irratiz: horra degenerazioak zertara eraman gaitzakeen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

Krafft-Ebingen arabera, erlijio eta kultura arauetatik amiñi bat aldentzen diren jokabide sexual guztiak "patologikoak" dira, gaixotiak, degenerazio mentalaren eta eromenaren adierazgarriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus