Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

endekapen 1 iz gorputzeko zelulen eta ehunen narritadura, eskuarki denbora pasatu ahala areagotuz doana; zerbaitek berezko nolakotasunak galtzea, okerragoa bilakatuz. ik degenerazio.

Prostituzioak gaixotasunera zaramatza, endekapenera; ezkontzak, berriz, arrunkeriara, erdipurdikokeriara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Esan ohi da erretinako beste arazo batzuk dituztenei -makularen endekapena adibidez-, izugarri jasanezina zaiela argia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Ez zen sekula argitu ea gaixotasun akutuak eragin zion erretinetako lesio hori, ala erretinen endekapena sortzetikoa zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Barbaro bihurturiko herri primitiboen artean ohitura primitiboaren endekapenaren emaitzetako bat zera da, lehen ahaide-taldeek zerturiko agintea gero comitatus-ari ematen zaiola.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.

Literatura berri bat sortzen ari da, Frantzian batik bat, Espainian min handia egiten duena, arraza germaniarren garaitasunaz eta arraza latindarren endekapen eta gainbeheraz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.

Begiratzea, ikustea eta erreparatzea ikusmena erabiltzeko modu diferenteak dira, bakoitza bere intentsitatearekin, baita bere endekapenekin ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 198. orr.

Ikerketa honek bide emango du zelula amek erretinako endekapenezko gaitzak sendatzeko balio duten argitzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Zantzu horietako batzuk Alzheimerra moduko endekapenezko gaixotasunen aurrerapentzat jotzen ditu jendeak, bereziki adinean aurrera doazen heinean.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Tiroidearen jarduera eskasak eragindako adimen urritasun sakonari deitzen zaio kretinismoa, eta endekapen fisikoarekin batera agertzen da gehienetan.  Berria - Gaiak   2004-12-23

2 (hitz elkartuetan)

Talde horretako gaixoetan endekapen prozesua bost urtean atzeratzeko moduan izango gara.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Endekapen garaiak izan ziren azkenekoak.  Berria - Kultura   2004-01-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus