Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbor (854 agerraldi, 150 liburu eta 164 artikulutan; ETCn 6.562 agerraldi;) iz 1 hainbat zuhaitz eta zuhaixkatan, sustrai eta adar nagusien artean gertatzen den zurtoinaren zatia. ik gerri 5.

Pinuek, enborretik adabururaino sugarretan, argi ematen zioten oparo eszenari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Makilaren argiaz zuhaitz sendo baten enborra ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

Zuhaitz batera hurbildu, enborraren arrimuan zegoen pala handi bat hartu, eta lorategira joan zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Otsaihenak [...], gorantz egin, eta erdiraino biltzen zuen urki puskatuaren enborra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Muskerrak mango-arbolen enborretan gora.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Har itzak bi enbor neurri-neurrikoak eta emeak gehiago pisatuko dik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 185. orr.

Beste landareak ere onartzen ditu: bai inguruan eta bai gainean edo enborrean gora, hasi goroldioetatik, ardagai eta onddo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 236. orr.

Sustrai lodi bat hautatu du esertzeko eta enborra bizkarra bermatzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 51. orr.

Biok ondo ezagutzen genuen arbola baten enborreko zokogune batean gorde nuen paper-muturra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Han-hemenka paseatzeko, enborrezko langak, eta zubiño lizunduak latsen gainetik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Enborra du perrexilaren antzekoa, zilindrikoa, eta sustraiak, ostera, urpeko harriei helduta eusteko modukoak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.

Haritz zahar bat dago zutik; gure begiek hostoak ikusten dituzte urrunetik; hurbiltzean, enborra ikusten dute, baina ez sustraiak; lurra zulatu beharra dago haiek aurkitzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.

Virtisuk enborrak paper ore bihurtzen ditu eta Pastgurenek musu zapi bihurtzen du paper orea.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Haritz zahar bat dago zutik; gure begiek hostoak ikusten dituzte urrunetik; hurbiltzean, enborra ikusten dute, baina ez sustraiak; lurra zulatu beharra dago haiek aurkitzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizkarra enbor lodi batean bermatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 109. orr.

Han goitik, enbor lerdena eskuetan zut, esan zuen: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

Zuhaitzarrak traskaildu arren, enbor zartatuak ere gorde nahi zituzten: eta usadio zaharren arabera, haur ala gaxte, hezurren bat apurtzen zuteneko, larrugorritan, enbor zaharretik pasarazten zituzten osatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Hegazti guztiak pausatu dira enbor erorian, basapiztiak gorde haren adar artean.  Elizen arteko biblia   Ez 31,13

Enbor hautsi mordo batek bidea gurutzatu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Konturatuko zarete zazpi zuhaitz luze daudela, eta enbor huts bakoitzean ume baten tamainako zuloa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 88. orr.

Hortxe bertan etxaurreko moilan lotuta dagoen txalupa buruka ari da enbor ustelduen kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Bordeleko ardo zuri gozoa, foie graserako; beltz lodi bat, indioilarrerako; eta Épernayko xanpaina brut bat, azkenik, enbor izozturako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Saltzaile horren saltokia etxe kulunkari baten kontra bermaturik zegoen, eta goroldioz berdetutako enbor lodi batzuek eusten zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Zuhaitz faltsua ez da zuhaitza, eta enbor faltsua ez da enborra, eta zilar faltsua ez da zilarra, eta faltsua den oro ez da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errekondoetako zuhaitz batzuk, hango hezeduraren poderioz, zenbateko goroldioa biltzen zuten enbor-gerrian, edo antzerakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 208. orr.

Quenu, berriz, pikadera baten gainean esertzen zen, hankak zintzilik, orpoak haritzezko enbor puskaren kontra joka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

Ontzi bat, txalupa bat, enbor azalez egindako kanoa bat!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Tarteka badaki enbor-koxkor bat lortzen ere, zarba bakarretik etorrita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Trenbidea babesteko enbor hesian tantai bat aurkitu zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Lan haiek guztiak amaitzen zituenean, zaku eta enbor-garraioan hasten zen Samuel bizikletaren laguntzarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 106. orr.

Kyôto inguruko mendixketako pinu gorri arrunten enbor multzoak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Ingurumarian, berriz, ibaiaren edo errepidearen albo bietan eraikitako ohol-gaztelu eta enbor piloak zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Drogatu egiten gaituzte, enbor txikitzen jarrai dezagun bide onekoa litzatekeen agoantatzetik ere harantzago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zianzuloko baso enbor-biluzietan barrena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Han, bidean bertan, bazen pago mardul bat, enbor motza eta adar luzea.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 144. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Banbu enborrek ere zilarrezkoak ziruditen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Zuhaitz enbor batek geldiarazi zuen azkenean, eta hari eskerrak ez ziren denak erori amilka bidetik kanpo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

Aizkolaria enbor gainean eta aizkora goian bezala egon ondoren, aizkorak pago-enbor bigunak bezain erabakigarri ebakitzen zituen brankak eraso-andanak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Bizkor, haritz-enbor zabal baten atzera joan, eta alde banatatik begiratu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 321. orr.

Lizar enborraren kontra jarrita zegoen eskopeta, Baranda erori batzuk, pergola okertu bat, zuloz josiriko sahats-enbor zahar bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 35. orr.

Arbeletan ira enbor fosilak aurkitu dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.

Lasarten ere, trenbide ertz batean, giza-enbor bat agertu zela duela hamabost egun eta ea nola konponduko ziren Arruti entomologoaren laguntzarik gabetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 118. orr.

Fez: kono-enbor baten forma duen txanoa, gehienetan gorria eta batzuetan borla batez hornitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Denboraren buruan haziok ernaldu egiten dituk, zuhaitzaren enbor-adarrak dituztela lur, eta haren barruko zainetan dutela bizigarria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 209. orr.

7 enbor zati ebakia.

Hondartzara joaten hasi zen, itsasoak lehorreratzen zituen enbor, ezpal eta oholen bila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Hiriko galtzadak leun-leuna ematen zuen enborrezko bide haren aldean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Putzuak berak ere haritz-enbor sendoak zeuzkan, errotetan eta itsasontzietan soilik erabiltzen diren horietakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Ez zen zaila izango enborrezko ontzi hari erreparatzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Muinoaren oinean -eta aldapan bertan ere bai- enborrezko izba grisak zeuden inguru guztian barreiaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Bost enborreko beste sorta bat zegoen tximinian prestatua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

8 (aizkora apustuetan erabiltzen dena)

Seina pago-enbor ebaki zituzten.  Berria - Kirola   2004-10-13

Etzandako txanda libreko enborretan erakutsi zuten ahalmena nafarrek.  Berria - Kirola   2004-12-31

Kana erdiko hamasei enbor ebaki behar zituen bakoitzak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 253. orr.

Hamabi enborrera jokatuko dute saioa: lau 45 ontzako, lau kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko.  Berria - Kirola   2004-05-08

Bi bikoak zortzi enborrera eta txanda librean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Bi bikoteak batera, txanda librean; sei enbor: lau kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko (5 eta 0 puntu).  Berria - Kirola   2006-02-11

Zutikako enborra; 45 ontzakoa.  Berria - Kirola   2006-03-18

Etzandako bi enbor: kanaerdiko eta 60 ontzako bana (1 eta 0 p.).  Berria - Kirola   2006-02-11

Hirurek batera 45 ontzako zutikako enbor bana ebakiko dute (2, 1, 0 puntu).  Berria - Kirola   2004-07-17

Zergatik diozu maitasun zita bat duen gaztea seigarren enborrean dagoen aizkolaria dela?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

9 irud/hed

Farolaren enborra zeukan bizkarrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Atzeko zatia, garun-enbor deritzona, bizkar-muinetik garatzen da, hau da, bizkarrezurraren erditik igarotzen den nerbio sorta loditik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Helize-enborra ontzi-kroskotik ateratzen den gunean hain juxtu, helizeek han kanpoan lan egin zezaten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Giza ezagutzaren bi enbor daudela, zeinak agian komuna zaien baina ezezaguna zaigun erro batetik sortzen diren, hots, sentimena eta adimena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 39. orr.

Zeren eta etxe bakoitzak baitu bere enborra, eta enbor horretan sartzen dira lurrak eta aziendak. Enbrioietatik hartutako zelula amak edo enborreko zelulak oso erabilgarriak dira ikerkuntzak egiteko eta programa genetikoa hobeto ezagutzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.

Haren ustez, euskaldunek enbor genealogiko bera dutela dioen teoria indartzen du.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Bigarren mailako zibilizazio suprafilialen taldeak (edo lehen mailako zibilizazioen enbor hilak) porrot egin zuen erabat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.

Enbor bereko ezpalak.  Berria - Kirola   2006-04-05

Gu sortu ginen enbor beretik.  Herria   2005-03-24

Gizakia egina dagoen enbor okerretik ezin da gauza erabat zuzenik eraiki.  Berria - Kultura   2004-02-15

-Merkatarien enborrekoa haiz -ekin zion, kutxa gotorreko giltza eskuin eskuan atxikirik-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 124. orr.

Eta uler nezakeen haren semeak aitaren enborreko ezpalak zirela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.

Neguriko dirudunen enborreko ezpal galdua, molokot eginda bukatu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 309. orr.

Gisa berean gauzarik berrienak egun batetik bestera ahazten zaizkigu, baina aspaldi gertatu zirenak gure izaeraren enborrean huntz eginik diraute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

Bartolomek zer erantzungo egon nintzen, gezurren enborretik beste ezpal bat emateko prest ote zen ez ote zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 332. orr.

Haren enborra Volgak osatzen du, eta haren erroak Kaspiar itsasoaren ertzean zabaltzen diren hirurogeita hamar bokaleak dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Orain badakit Andres Untzainen aita lanbidez abarketagile edo espartingilea izan zena eta, enborretik ezpala, abertzale sutsua izan zena ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 21. orr.

Eskola zaharrak erro, enbor, atzizki eta abarretan zatitzen zituen hitzak, eta erabateko balioa ematen zien zati horiei.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 226. orr.

Hauen gainean eta koloma-enborrekin eta pronaoko pilastra eta paretekin perpendikularrean jarrita, tiranteak eta gapirioak, basilika osoaren gailurrari eusten diotenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

44 erro zahar, zeintzuek 160 hitz-enbor garrantzitsu ematen dituzten.  Berria - Kultura   2004-07-02

Enborreko ikasgaiak euskaraz emango dituzte datozen lau urteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

10 giza gorputzaren zati nagusia, burua eta gorputz adarrak kokatuak daudena; ugaztunetan eta, delako zatiaren kidea.

Bat-batean, zauri-saki sekulakoa ikusi diot besaburuan, besoa enborrari lotzen zaion tokian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.

Beso, zango eta enborrean daude muskulu ildaskatuak, eta nahierara mugitzen dira denak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Beste [muskulu] batzuek (besoetakoak eta enborrekoak, batez ere) era askotako lan motak egiten dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

11 gorputz enbor

apur bat makurtzen zuen aurrerantz gorputz-enborraren goiko aldea, eta gogor eta zehatz jotzen zuen lurra orpoekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.

Jeneralaren gorputz-enborra zanbuluka hasi zen irriaren eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 416. orr.

Haren aldamenean Bobelina emakume heroi grekoa ikus zitekeen, zango bakoitza egungo ostatuetan elkartu ohi diren gizon irtirinen gorputz-enborra baino lodiagoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

· Besoak gorputz-enborraren albo banatan utzi ditu jarraian, eta oso mantso eseri da berriro harri gainean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aizkolariak enbor osoa (8); bakoitzeko aizkolariak enbor (8); baten enbor (3); bi enbor (5); enbor bakoitzeko (4); enbor bana (5); enbor bana ebakiko (3); enbor bat (12); enbor bat zeinek (3); enbor batean (5); enbor baten (9); enbor batzuk (3); enbor bereko (8); enbor beretik (4); enbor ebaki (38); enbor ebaki behar (3); enbor ebaki beharko (24); enbor ebaki zituzten (6); enbor ebakiko (16); enbor ebakiko ditu (10); enbor ebakiko dituzte (6); enbor ebakitzen (3); enbor eskulturak (3); enbor eta (10); enbor gainean (3); enbor genealogiko (3); enbor genealogiko bera (3); enbor handi (4); enbor hori (3); enbor lodi (7); enbor lodi baten (3); enbor nagusi (3); enbor osoa (9); enbor osoa ebaki (8); enbor puska (3); enbor zahar (4); enbor zati (3); eta enbor (22); eta zuhaitz enbor (3); gorputz enbor (4); hamabi enbor (3); hamar enbor (6); hamar enbor ebaki (3); hamar enbor ebakiko (3); haritz enbor (3); haritzezko enbor (3); hiru enbor (3); lau enbor (6); ontzako enbor (5); ontzako enbor bat (5); ontzako zutikako enbor (3); pago enbor (6); pago enbor ebaki (4); sei enbor (7); sei enbor ebaki (4); zituen enbor (4); zortzi enbor (12); zortzi enbor ebaki (4); zortzi enbor ebakiko (5); zuen enbor (3); zuhaitz enbor (7); zuhaitzaren enbor (3); zutikako enbor (3); zutikako enbor bana (3)

aizkora enborrean (3); azkenaurreko enborra (3); baten enborra (5); baten enborraren (4); bere enborra (3); bikoak zortzi enborrera (3); enborra baino (3); enborra ebakiko (3); enborra ebakitzen (6); enborra ere (4); enborra eta (6); enborra moztu (3); enborrak ebakitzeko (4); enborraren kontra (7); enborrean gora (3); enborreko adabegia (3); enborren artean (4); enborren gainean (3); enborrera jokatu (4); enborrera jokatu zuten (4); enborrez egindako (3); eta enborra (12); eta enborrak (6); eta enborraren (3); eta enborrean (3); etzandako oinbiko enborra (3); gorputz enborra (13); gorputz enborraren (3); hamabi enborrak (3); haren enborra (3); hirugarren enborra (3); hirugarren enborrean (3); lau enborrera (3); oinbiko enborra (5); ontzako enborra (6); ontzako enborra ebakitzen (3); sei enborrak (3); sei enborrera (3); soin enborra (4); soin enborrak (3); zortzi enborrera (18); zuhaitz enborrak (7); zuhaitz enborren (3); zutikako enborra (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus