Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerri 1 iz giza gorputzaren enborreko zati estuena, bularraldearen eta sabelaldearen artekoa.

Morrisek gerria inguratu zion bere beso libreaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 232. orr.

Gerritik hartu nuen, eta niregana erakarri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.

Eta berak, eskuak gerrian, suspirio batean: [...].  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.

Jertsea gerrian loturik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Jantzien gainetik Davidek ezpata gerrian lotu zuenean [...].  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,39

Beso sendo batek gerria estutu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.

Gona, berriz, gerriaren inguru guztian estu bildurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

Oraindik ere mina dut gerrian eta bularrean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Soka bat darama gerrian lotuta, eta sokatik tiraka, Siberian huski txakur zuri-gris horietako bat.  Berria - Kultura   2004-07-31

Gerritik behera biluzik utzi ninduten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Gerriko minez igaro dituela azken 15 egunak.  Berria - Kirola   2004-12-28

Betiko haragi-masa leunak zeuzkan zintzilik, tripa lehengo gerritik, nolabait esatearren.  Berria - Kultura   2004-08-22

Poliziak gerriko poltsa bat aurkitu zuen, eta barruan 45 urteko gizon baten agiriak zeuden.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Bi tunika txanogabe, gerriko soka, azpiko galtzak eta sokarainoko longaina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Gerriko uhala askatu eta prakak jaisteko belaunetan behera.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

Kuleroei tira eta tira aritu zen gerriko gomaren aldetik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 147. orr.

Orduko, gerri gizena nabari zitzaion Katalinari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.

2 pl

Hor dago oraindik, eskuak gerrietan, niri begira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 19. orr.

Leihotik begira, hantxe egoten zen-eta [baserriko aitona] ia egun osoan, gerrietatik elbarri geratu zenetik.  Berria - Kultura   2004-08-15

Gerriak ondo estuturik zeuden eta formarik trinkoenak eta begi-gozagarrienak zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.

Gora begira, hantxe zegoen -Ramsay jauna- eurenganatzen, gerriei eragiten, antsikabe, bere baitaraturik, urrun.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gerri-kolpe bortitzez aurrera egin eta hankak erdi zabaldu ditu, lizun igurzteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 145. orr.

Nakok orroaz eskuak sabel hantura ekartzean gerri-jauzi berria egin zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Mutilak ez zuen erantzun, neskatxaren doinuari men eginez, haren gerri-dantzari jarraitzen zion bere gerriaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.

Gizonaren ipurdi eta gerri mugimenduak eten ziren bat-batean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.

Izan ere, soilik 16 urte ditu, eta gerri-lan handia egin behar da harriari buelta emateko.  Berria - Kirola   2004-12-18

Orpoak, orkatilak eta hiru gerri-orno hautsirik, bestela esanda.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kaiola batzuetan gerri-arin dantzan ari diren madona bizi-biziak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.

Mammy gerri-gizena, Mammy kantaria, Billieren ama, Mammy.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.

Emakume begi-argi, gerri-lodi bat ari zitzaion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

5 (zuhaitz) enborra.

Bere onera datorrenerako intxaurrondo-egurrez egindako su bat dauka aurrean, eta lotuta dago zuhaitz baten gerriari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 305. orr.

Arbola baten enborrari gerritik tinko geldo arazi.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 32. orr.

· Errekondoetako zuhaitz batzuk, hango hezeduraren poderioz, zenbateko goroldioa biltzen zuten enbor-gerrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 208. orr.

Zuhaitz Arbolaren adarrak zuhaitz-gerritik datoz guztiak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

6 hed

Bere besoez inguratzen ninduela eta besarkatzen, nola hodei batek mendiaren gerria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.

7 irud

Nire ustez euskal liburugintzak, indarra izateko, hementxe beharko luke gerri lodia.  Berria - Kultura   2004-03-05

8 gerri buelta (ETCn 195 agerraldi; orobat gerribuelta ETCn 43 agerraldi) iz adkor gerrialdea.

Lazkao bezain txikia zen bera, Mitxelenaren gerri-buelta izanagatik.  Berria - Kultura   2004-09-08

Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik, baina bizkor mugitzen zen, hala ere.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

Gerri buelta, urteek pilatu eta arineketa urriko bizimoduak itsatsitako kilotxoen sobera nabari zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Gerri bueltan, jaka berdearen gainetik, berunezko gerrikoa zuen jantzia, kolore gorri eta berdeko kartutxoz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 131. orr.

Harrera-mahaiaren atzeko gizonak aldagela txiki bateko giltza eman dit, eta beste gizon gazteago batek gerri bueltan ipintzeko oihala.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Algara batzuk ere egin genituen, gerribueltak oso mamitsuak zirelako.  Berria - Kirola   2004-06-18

Gerri buelta zabalxea zuenez, nasaiago ibiltzen zen bakeroekin baino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Dezenteko gerribueltarekin ikusi genuen otsaila aldean Jan Ullrich.  Berria - Kirola   2004-06-18

Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Gerri bueltakoari, berriz, kartutxoak falta zitzaizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.

9 gerri txori ik gerritxori.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere gerri (3); bere gerria (4); besoa gerri (4); eta gerri (20); eta gerria (10); gerri aldean (9); gerri alderaino (3); gerri buelta (4); gerri bueltan (9); gerri eta (5); gerri fina (3); gerri inguruan (7); gerri inguruko (4); gerri inguruko hezurrek (3); gerri mina (3); gerri parean (3); gerria estutu (3); gerria eta (4); gerria inguratu (13); gerria inguratu nion (3); gerria inguratu zion (3); gerria inguratzen (8); haren gerri (12); haren gerri inguruko (3); nire gerria (4); zion gerria (3); zuen gerria (4); zure gerria (4); zuten haren gerri (3)

bat gerrian (10); bere ezpata gerrian (3); bere gerriaren (3); eskuak gerrian (16); eskuak gerrian jarrita (5); eta gerrian (20); eta gerriaren (5); eta gerriari (3); ezpata gerrian (8); ezpata gerrian eta (3); gerrian eta (12); gerrian ipini (5); gerrian jarri (6); gerrian jarri zituen (3); gerrian jarrita (6); gerrian lotu (7); gerrian lotu eta (3); gerrian lotua (3); gerrian loturik (4); gerrian lotuta (3); gerrian lotzeko (3); gerrian zeraman (4); gerrian zintzilik (5); gerrian zituela (3); gerriaren inguruan (10); gerriaren kontra (3); gerrira eraman (3); gerriraino biluzik (4); gerriraino iristen (7); gerriraino jaitsi (3); gerriraino uretan (3); jarri zuen gerrian (3); pistola gerrian (4); pistolak gerrian (3); ukabilak gerrian (6); zuen gerrian (5); zure gerriaren (3)

argimutilaren gerritik (4); argimutilaren gerritik ateratzen (4); eta gerritik (27); eta gerritik behera (3); eta gerritik gora (5); eta gerritik heldu (5); gerritik ateratzen (4); gerritik behera (26); gerritik behera biluzik (4); gerritik eta (3); gerritik goiti (7); gerritik gora (37); gerritik gora biluzik (14); gerritik hartu (5); gerritik heldu (48); gerritik heldu eta (20); gerritik heldu nion (3); gerritik heldu zidan (4); gerritik heldu zion (5); gerritik helduta (19); gerritik heltzen (8); gerritik kendu (3); gerritik oratu (7); gerritik pasatu (3); gerritik tinko (4); gerritik zintzilik (8); gerritik zintzilik zeraman (4); gerriz gora (4); niri gerritik (3); zion gerritik (4); zuen gerritik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus