Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emisore 1 iz igortzen duena.

AEBek ez zuten Kiotoko Protokoloa berretsi [...] bera izan arren gas kutsatzaileen emisore behinenetako bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Kultur hedatze eta hartzearen gure bigarren "legea" gizarte-gorputz emisore batean ezarri den kultur ereduak gizarte-gorputz hartzaile batean berresteko duen joera da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

2 irrati uhinen igorgailua. ik emisora.

Lo gelditzen direnean lepoko bat ipintzen diete, emisore ttipi batekin, nondik nora dabiltzan jakiteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.

Bitan banatzen zen: emisorea, Maddiren sehaska ondoan jartzeko, eta hargailua, gurekin eraman behar genuena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 15. orr.

Kontua zen, ordea, beheko irratia ingeles emisorearekin sintonizatuta zegoela oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 103. orr.

3 (izenondo gisa)

Bergara eta Azkoitia artean dagoen Elosu auzoan bizi zen, eta bere arduretako bat Loiolako Herri Irratiak Itxumendin (731 metrotan) zeukan zentro emisorea zaintzea zen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus