Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emisora 1 iz irrati emankizunak igortzen dituen instalazioa.

Iriondok dei zaparrada jaso zuen Loiolako emisoran.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.

Emisora batzuek hasiera-hasieratik eskaini zioten arreta bertsolaritzari.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.

Irratian uhin laburreko emisora ingeles bat aurkitu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Denbora etxean ematen nuen, uhin laburreko emisorak entzuten; poliziaren emisorak sintonizatzen nituen, ea aditzen nuen Brent inguratzen ari zirela adierazten zuen zerbait.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

Irratia piztu eta emisora batzuk probatu nituen, baina alferrik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 125. orr.

Emisora guztietan berdina zen eta irratia itzaltzea erabaki zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 115. orr.

3 emisoratan eta ETBn.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.

Catalunya Radio-ren emisoretako zuzendari Motserrat Minobisek uste du, hedabideek genero indarkeriarekin amaitzen lagun dezaketela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Jaun andreok, exilioko Eusko Jaurlaritzaren emisoraren irrati entzuleak.  Berria - Kultura   2004-02-28

BBC Radio I emisorako disko jartzaile mitikoena eta denbora gehien zeramana zen John Peel.  Berria - Kultura   2004-10-27

2 irrati emisora (orobat emisore g.er.)

Boston Universityk duen irrati emisora da, adibidez, Boston eta aldirietan gehien entzuten denetako bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 45. orr.

Irrati-emisora bakoitzak omen du dezimistei buruzko bere saioa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 166. orr.

Eskoziarako eta Eskoziatik egindako irrati emisora berria abiatzeko gestioak egiteko.  Berria - Mundua   2006-01-07

Kataluniako telebistaren sorrera aipatuko nuke, egun hiru kate dituena, eta katalanezko lau irrati emisora publikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus