Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikastolak urtea bukatzen du kopuru emendatze batekin, 135 haur badira, hazpandarrak eta inguruko herrietatik jinak, ama eskolatik bosgarren urte arte. Herria 2004-07-15
Herriko Etxean berean, lan ordu emendatze batzu aipagai ziren bai eta ere lan postu berrien sortzea. Herria 2004-09-23
Emendatze horrek jende metaketa eragin du, eta, ondorioz, atxilotuen bizi baldintzak gogortu egin dira. Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Insomnioak joen emendatzea, presoen emendatzearekin batean gertatu zen, hots, Cartierren etorrerarekin batean. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 102. orr.
Izan ere, aurtengo aurrekontuetan, abonamenduen prezioen emendatzeari esker, iaz baino 947.000 euro gehiago jasotzea aurreikusi zuen klubak. Berria - Kirola 2006-03-02
1.498 dira aurten, emendatzea %3koa delarik. Berria - Euskal Herria 2004-09-03
Ordainketa bezeroaren ahalen arabera eginen da, emendatzeak eta auzi gastuak baztertuta. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Euskarazko irakaskuntzak emendatze handia du eskualdean. Berria - Euskal Herria 2004-07-11
Euskal Herriaren erakargarritasunak prezioen emendatze azkarra eragiten du. Berria - Euskal Herria 2004-06-16
Elementu horiek uztartzean, ondorio zuzena da buruaz bertze egiten duten pertsonen emendatze latza. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Emendatze handia eta desorekatua. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Donibane Lohizunen etxeen %56 inguru bigarren etxebizitzak dira eta horrek eragiten du prezioen neurri gabeko emendatzea. Berria - Euskal Herria 2006-02-08
Aurreikusitako inflaziotik gorako emendatzea izan dute umezurtzen sariek ere. Berria - Ekonomia 2004-01-10
Emendatze prozesua kanpoko jendeari lotua da erabat, eta bertako biztanleriaren beherakada nabarmena estaltzen du. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Lehen taldearekin batera, talde honetan ematen da urtez urte emendatze kopuru handiena. Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Duela milioika urte hasi den bizidunen arteko botere eta emendatze borroka latzaren logikan sartzen zen zure amak egin zidana! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 234. orr.
Hor ageri da sortze-emendatze horren inportantzia ezin preziatuzkoa. Herria 2005-08-11
Azken urteetako biztanle galtzea emendatzea bilakatu da, eta horrek hiriaren eraldatzea eraginen du, bere osotasunean. Berria - Euskal Herria 2006-04-19
emendatze bat (6); emendatze handia (3); emendatze hori (10); emendatze horrek (6); emendatze horren (6); emendatze pollita (3); emendatzerik ez (3); eta emendatze (3); prezio emendatze (3)