Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
HERRIKOA-ren berezitasuna da akziodunak gutartekoak direla gutiz gehienak (3300), emendio honekin botere publikoei ere idekitzen zarete beharrez? Herria 2001-09-27
Beste bi emendioak saneamentu gastuen gorakadan finkatuak dira. Herria 2004-07-08
Hona zein arrazoi eman duten kargudunek aitzinean, 23,24 milioi liberako emendioaren esplikatzeko duela bi urtetik oraingo proiektura. Herria 2001-08-02
Estatu osoko kutxak despendioen emendio gorakada ehuneko seian atxikitzeko manua emana zuelarik, Baionakoak kopuru hori kasik doblatu du. Herria 2004-05-27
2005 urteko emendioa ehuneko 70 eta 80 artean izanen da. Herria 2003-03-17
Ikertzaileen kopuruaren emendioari dagokio beren ikerketarako ahalmenaren handitzea, BPGren hazkunde naturalari nolabait esateko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 134. orr.
Irudimenaren emendioa gehituta, ordu erdiz, halako voyeurismo suerte batean erauntsi nintzen, ikusmena barik, entzumena bide. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.
Neure garaipenean sentitu dudan plazerraren emendioa, oraindik ere sentitzen ari naizena, ez da loriazko sentimenduaren zirrara eztia baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 406. orr.
Merezi zuen irabaztea hiru entsegu markatu baititu bi emendiorekin eta beraz 19 pundu. Herria 2001-05-24
Entsegu bat bakarrik markatua izana da, bertze pundu guziak, 20, Wilkinson-en lana, entseguaren emendioa, bi punpa-laster eta lau gaztigu-ostiko. Herria 2003-10-23
· Lege Biltzarrean gertatu da eta nehork ez du kasurik egin UMP-ko eskuindar batzuk sakatu dutelarik emendio bat ziona historia liburuetan behar zela aipatu Frantziak egin duen ongia itsas haraindiko eremuetan eta bereziki Ipar-Afrikan. Herria 2005-12-15
Haren ustez bi arrazoinek esplikatzen dute emendio berezi hori. Herria 2004-05-27
Sindikatuak berriki aurkitu duen EDF barneko dokumentu batek, tarifa horien emendio larri bat iragartzen du heldu diren bizpahiru urtetan. Herria 2004-11-11
Hiriko aparkaleku guzietako prezioak hain berean ezarriko dituzte eta, hamabost bat urte honetan aldaketarik ezagutzen ez zuten gune batzuek emendio serioak jasanen dituzte. Herria 2001-08-09
Holako emendioari buru egiteko hiru urtetan erakasle postu bat baizik ez dugu ukan. Herria 2004-09-16
Haur emendio horrek erakasle postu erdi baten beharra agerian emaiten du. Herria 2003-10-23
Kantonamendu hortan azken urtetan sekulalo jendetze emendioa izan da eta orai biztanle kopuruak 14.000 jende gainditzen ditu. zer nolako tresna berriak behar lituzkete hemengo hautetsi eta kargudunek lurraren prezio emendio harrigarriari buru egiteko molde iraunkorrean? Herria 2001-03-08
Ordukotzat erran zinuen kapital emendio bat egin beharko zela, zergatik kapital emendio hori orain? Herria 2001-09-27
Noizetik noizera idekia da kapital emendioko epe hori? Herria 2001-09-27
Datuok urteko lehen hiruhilekoaren emaitzak aditzera emateko eginiko prentsaurrekoan plazaratu zituen Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Baterakundeak. Berria - Ekonomia 2004-06-17
Baina zure ezusteak zer emendio dukeen partitze horren arrazoiak jakiten dituzunean! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 330. orr.
Zakur [...]: emendiozko edo ordezko Jainko mota, munduaren adorazio gehiegizko eta haborokina bereganatzeko izendatua. Ez dago garbi letraren izena emendiozko oroibide gisa aldatu zen ala izenak klatx eta suntsidurak naturaren txantxa izaten jarraitu zuten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.
Alfabeto ingeleseko alferrikako letra denez, ortografiaren erreformatzaileen erasoen aurrean emendiozko garaitezintasuna dauka, eta haiek bezala hizkuntza berak adina iraungo du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 262. orr.
Hizketan ikastean, hauxe da garapena: esaldi bakuna, alborakuntza, koordinatuak (aurrena emendiozkoak, besteak gero), eta, azkenik, menpekoak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 59. orr.