Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eme1 1 izond abereez-eta mintzatuz, kumeak egiten dituen sexukoa. ik urrixa.

Ugaztun emeek duela milioika urte ugaltzeko estrategia berri bat garatu zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Hasiera batean uso emeei segika dabilzkien uso ar papo puztuez oroitu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.

Txinpantze emeek, adibidez, genitalak igurzten dizkiote elkarri, batez ere klitoria, harik eta orgasmora iritsi arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Tasmaniako azken otso emearen urgentziazko aterpea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Hantxe egoten zuan loro-emea, kota-uztaian tente, hitzik esan gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.

Zeta-tximeleta emeak oso urrutitik erakartzen ditu arrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Sable-horztun tigre eme alaena!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 108. orr.

Asto emeari zaldia botata.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

Ehiza-txakur eme bat genuen bereziki kutuna, Bertha izenekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

-Lotsagabe hori, zakur eme alaena!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 144. orr.

Kume arra edo emea izan, oreinek esne gehiago edo gutxiago ekoizten dutela ikusi dute.  Berria - Gaiak   2004-11-12

Ikaragarri handia iruditzen zitzaion, astuna oso, kezka piztekoa kasik, erraldoi eme baten moduko bularralde harekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Behin, Frantzisko dohatsua anaiekin mahaian eseria zegoela, bi txoritxo, arra eta emea, etorri ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Hau jakin nuen basomutil izandako aitonak arbola arrak eta emeak daudela esan zidanean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 185. orr.

Ihesari emango dio eta bere kide emearengandik aldenduko da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.

Iritsi zen, bada, ziklopea, ilunabarrean, ile ederreko aziendaren aurretik; sartu zituen leize barruan guztiak, ar eta eme, eta ez zuen bat bakarrik utzi kanpoan, agian susmo txarren bat zuelako, edo jainkoren batek hala aholkatuta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 54. orr.

Pirinioetako azken hartz arre emea zen, eta ehiztari batek akabatu zuen, tiroz.  Berria - Harian   2005-04-10

Gizon eme handia naiz, gizon ar handiak gizon ar handi diren modu berean. bere hezurduraren dotoretasuna, bere zumezko saihetsak miretsiz, hain lirain eta hain eme.· Hanna zeharo bere onetik at jarri ere bai nire aipamen harengatik, inoiz ikusia nuen baino ere eme-suharrago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Herri eme-belaxka da, arraroa, baina otzana, guztiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

2 (izen gisa)

-Hara emea eta umeak, baina aita, non dago? Mota bakoitzetik arra eta emea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Emea ugara zen eta arrak estali egin nahi izan zuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 33. orr.

Ordu arteko nagusia, berriz, eme bihurtzen da: barrabilak txikiago egiten zaizkio, eta, faloa kanpokoaz barrura bildurik, obulo-habia bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 129. orr.

Arrak, emea estaltzeko, 10 minututik ordubetera behar izaten du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Papagaia ez da loroaren emea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Akuri eder bat erosi nuen, begi berdeko eme bat.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 47. orr.

Araldi betean dauden hainbeste ar amorratuen artean, emeak, orokorrean, ongi gordeta daude, batez ere aire hartzera ateratzen direnean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.

Arrautza horiek jarri zituzten eme guztiak hilda daude.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Israeldar emakumeei haurgintzan laguntzean, ohar zaitezte arra ala emea den umea: mutikoa bada, hil; neska bada, utzi bizirik.  Elizen arteko biblia   Ir 1,16

Malaria horrelako eltxo batek kutsatzen du, anofele deritzan eme batek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Horrenbeste eme gazteren bizitzak nire inguruan jirabiraka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.

Aurkitzen duen toki egokian babesten da, bero aurkitzen duen lehen emearekin elkartzen da, araldirik badu behintzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.

Turkiar eme eta haur hotzak ekarrarazi zituzten tarte horretan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 107. orr.

Agian lagun berriak egiteko aukera izango nuen, agian jabearen txakurra eme motxinbero eder bat izango zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 81. orr.

Eme garelako gara ama, baina ez gara eme ama garelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 365. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iragan mende bukaeran, frantses armada diziplinarioa Eussa sartu zelarik, gizonak urrunean zeudela gerizarik gabeko eme-mundu horrek gaitzeko sarraskiak pairatu zituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.

Politika ezkerreko ikuspegiarekin egiteko, eme balioekin jokatu behar dela diozu liburuan.  Berria - Kultura   2006-04-30

Arean, arreba hilaur jaioaren eme arimaren parte bat nire arimaren parte egin zen, ni jaiotzean!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 308. orr.

Alabaina, jende zibilizatua izanik ere, seigarren edo zazpigarren ginebrakadatik aurrera kapar, lekedazu eta gogaikarri ere gerta naiteke, eme-urrina inguruan usmatuz gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Nik bere eme-susara usaina arnastu nuen, liluratuta begiratzen jarraitzen nion bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Oker ulertu ez banion, nire jakanarru dotorearekin eme itxura nuela esan nahi izan zuen. Mutilari eme airea antzematen ahal zaiolako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.

Gainontzeko ugaztun emeek pixa baginara egiten dute, eta hortik kanporatu egiten da, baina giza emeak bide bereizi bat garatu du, eta horrek bere abantailak ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

Sutan zeuden basoetatik piztia samalda bat atera zen ihesi, eta adarrak ahariarenak, muturra txerriarena, larruazala trikuarena eta eme ugatzak zituzten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Basurtokoaren eme-boza ni merkatarien enborrekoa nintzela esaten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 370. orr.

Hipopotamo-koadrila bat iruditzen zitzaizkidan beti eme-eske.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

Kontuak kontu, kokoteraino nengoen ni ordurako eme-langintzaz, eta Icnusa hartara joan nahi nuen lehenbailehen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sexu gogor, gogorkor eta altxakorraren ordezkaria haiz betiere giza-eme baten aurrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

5 biguna, leuna.

Eta hari lotzen ninduen uztarria emea zen eta uztarri hartan ematu izan nuen behin baino gehiagotan bizitzaren gogorra eta arindu egunorozkotasunaren karga.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 596. orr.

Ukitu eme bat aski da atzera eginarazteko, eta ukitu bortitz batek, berriz, lasaitu egiten ditu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Esker ona nabaritu nion begi argi haien sakonean eta, batez ere, haren eskuek nireak estutzeko egindako indar emean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 32. orr.

Nahiz eta kolore emeak atseginago ditudan, bestalde, arrosa gorria baino atseginago.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 31. orr.

Berotzen saiatuz gero, modurik emeenean ere, kasurako ile-lehorgailu batekin edo etxe-berogailuaren gainean, kristaltze-ura galtzen du, opako bihurtzen da, eta bezero ergelek ez dute atsegin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Ahots emez esan zion, niri begira, ezagutu genuen pertsonarik zoragarriena zela, eta maistrarik onena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Indarrez ahul eta leun datorrenean, hego emea ere deitzen diogu, eguzki-haize nafar horri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Adelaren ideien sendotasunak txunditu egiten ninduen, ikusten bainuen haren nortasun eme eta eztiaren azpian zerbait tinkoa eta biziki zorrotza zegoela gordeta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 64. orr.

Lotsa ezkutatzen ez duen protesta emea egiten du.     «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Hasperen eme bat, beste koska bat ikusten dionean bere erretilu on bakarrari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 235. orr.

Marta bakarrik, negar-zotin emean, maindire muturra hozkatuz, pentsamendu-txinparta bat begietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 161. orr.

Musika eme hark lekuz kanpo zirudiela pentsatu zuen, burutu behar zuten ekintzarekin inolako loturarik gabea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

Aireportuetan eta hegazkinetan entzuten diren moduko boz eme amultsua da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 61. orr.

-Himmlerren ahotsa leuna zen, emea, kolorgea; baina haren azpian ironia hotz bat kukutzen zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 289. orr.

Orduan neskak, agindu emeari erantzunez, pauso bat egin zuen ezkerretara, eztitasunez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

Eta ez badiozu deus erregalatzen, detaile emeak batere estimatzen ez dituzun astazakila zu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

Urumea gurutzatzeko egurrezko zubi luze bat dago, edo txalupak bestela, emakumeek eramanak, izendapen eme hori ematerik baldin badago munstro ur-lehortar horiei.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.

Taiwan eta Hong Kongekiko politikan ordea, lokarturiko dragoiaren «esnatze emea» proposatzen dute.  Berria - Mundua   2004-09-16

6 ar-eme pl

Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak, hauen arrazak munduan iraun dezan.  Elizen arteko biblia   Has 7,3

Bihi honen gaitasun sortzailea ezin dugu geure begiez ikusi, baina arrazoimenaz susma dezakegu; zeren elementu horien baitan indar ezkutu hori ez balego, ez ziren lurrean erneko bertan erein ez diren hainbat eta hainbat; ez eta itsasoetan eta lurrean hainbat izaki aurrez ar-emeen elkartze barik sortuko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.

Aita-amen betebeharrak ez al dira lehen arreta fisikoekin amaitzen? Ar-emeen gozamenaren fruituek ez al dituzte askatasun eta eskubide guztiak izaten?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 109. orr.

Danbor horren barruan beste bat joango da, txikiagoa, eta handiarekin tornuan egindako ar-eme gisako kontza bidez lotuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.

Gure datu eta apunteetan ezer gutxi ageri zen nonbait artazuriketetako ar-emeen arteko dialektikari buruz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus