Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mamifero humano urrixaren destinoak ez duela nehongo gutiziarik sortzen ihardets diezaioket. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 123. orr.
Emazteaz aspertzen haizenean, beti izanen duk basurde urrixaren bat eskura. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 75. orr.
Nahiz eta hainbeste zorigaiztoren ondoren Joben artaldeak berriro etorri ziren hamalau mila arditara, sei mila gamelutara, mila idi-uztarritara eta mila asto urrixatara eta, [...]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.
Gainerat erranen dut, adixkide baten etxe ondotik heldu dela eta guk: aratxe urritx batez ordaindu ginuen. Herria 2003-04-03
Urrixa zen, ume gutxikoa hala ere. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 94. orr.
-Ordotsak urrixari bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.
Hatz haiek elkar ukitzen zuten egunean batak bestea ukitzeko seinalea izango zela, edo ordotsak urrixaren gainera salto egitekoa bestela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 185. orr.
Urrixa politen bat ote? Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.
Urrixa ederrenak atxikitzen ditu gero ama onenak izanen direlakoan, tropa behar baita beti hobetu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.