Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emetasun erabatekoaren haragiztapen bat bihurtu zuen bere burua, emetasunaren ideia bat, emakumetasun naturalaren erresuman existitzen zen zernahi gainditzen zuena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.
Emakumetasunetik idatzi du Elfriede Jelinekek (Muerzzuschlag, 1946), zorrotz. Berria - Kultura 2004-10-08
Kontziente izan al zara emakumetasun horretatik idazten duzula? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 213. orr.
Tresna edo baliabidea da emakumetasuna literatura egiterakoan? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.
Printzipioz, emakumetasuna ez dut erabiltzen ez tresna, ez baliabide modura; izatekotan, lehengaia da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.
Gizontasuna, emakumetasuna eta horien estratatik abiatu ezkero, laster dugu aurrera egiten utziko ez digun sasia; laster gara zer esaten ari garen aztarrenik gabe, eta abstrakzio hagitz jantzien lurrunak adimenduaren begiak lausotzen dizkigula. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.
Arakatzen ari zirenak isilik irudikatu nituen ukenduz betetako emakumetasunaren aldare horren aurrean, edo banan-banan beren esku dorpeekin zetazko arropa ukitzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.
Lehen bi atal horietan ere kokatu dira emakumetasunaren inguruko poema eder eta berritzaileak. Berria - Kultura 2006-04-18
"Rosseti-ren obsesioa"n, emakumetasun bakarraren arimazko (Victoria) eta haragizko (Eugenia) mamitzeek, Etika-ko bigarren liburuko natura bakarraren pentsamenduzko eta hedadurazko adierazpen paraleloa erakusten dute. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 127. orr.