Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emetasun (orobat ematasun g.er.) 1 iz emea denaren nolakotasuna. ik emakumetasun.

Nire emetasuna estali egin dudala deskubritu dut eta orain, galdezka hasi naiz konstrukto bat ez ote naizen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 185. orr.

Forma biribilak, definizioz, emetasuna adierazten du; angeluek, berriz, artasuna.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 88. orr.

Emetasun horrek zenbat dauka amatasunetik?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.

Txikitasunak ematen digu emetasunaren tamaina.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

Emetasunaren zantzua hartu izan dio jendeak hego haizeari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.

Inoiz ez ninduen oporrik utzi, ezta emetasunaren zor odoltsua kitatu behar zuen egunetan ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Emetasunez eskatu die ikasleei isiltzeko eta.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 118. orr.

Gerria artean laua zela ikusia zion, eta nola biribildu zen oharkabean, harik eta oraingo kurbatura, graziaz eta emetasunez betea, lortu zuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Aurtengo joerak sentsualitatea, distira eta mugarik gabeko emetasuna aldarrikatzen ditu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Katharine Hepburn, butaka baten ertzean eserita, lan-baldintzak zehazten ari zitzaion Spencer Tracyri, bere emetasuna ederragotzen zuen profesionaltasun hieratiko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.

Nerea, ezpainetan beti irribarrea duten horietakoa zen, hiztuna, eta emetasunez gainezka egiten zuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emaztea emakume zintzoa zen, gizonek gogoko dituzten dohainez betea: emetasun handikoa, amatiarra, fidela, etxeko andere bikaina eta, oso gaztea izan arren, seme-alabak garaiz eta ugari eman zituena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Soin sendo, leun eta luze hura emetasun gaztearen sinboloa iruditzen zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.

Andrea, fintasuna, dotorezia, emetasun heldu elegantea, zibilizazioaren produktua da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Gogoa bete-betean lokarrarazi bazioten ere, gorputza, aldiz, esna zegoela bere emetasun betean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Emetasun erabatekoaren haragiztapen bat bihurtu zuen bere burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Mutil zurbil argal horrek bere lehenbiziko senarra zekarkion gogora, emetasun laztangarriko proventzar horietako bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.

Ganba eta izkira zuriek, otzaren barrutik, beren milaka begien atxabitxizko botoi ia ikusezinak jartzen zituzten pila haien emetasun lausoaren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere obran emetasun sentsibilitate indartsu bat senti daiteke.  Berria - Kultura   2004-04-03

Emetasun lurrin tanta bat suma zekiokeen, baina apaiz batena ere izan zitekeela erabakirik nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

Zeren ikustekoak baitziren haren manerak eta mugimenduak, emetasun puntu batek ukituak bezala, eta haren boza, castrato batena zirudiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.

Emetasun izpirik gabe, erizainak izaki bereziki doilorra dirudi.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emetasun eternoa (8); emetasuna eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus