Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere etxearen sal-erositik eskuetaratu diruak, baita eltzeitsu batean ezkutaturik zituen bizitza osoko irabaziak ere, poltsa batean gorde genituenak eltzeitsua hautsi ondoren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 518. orr.
Txerri-itxurako eltzeitsu txiki bat eros nezakeen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 128. orr.
Baina ama, semeen banku pobreak baino alaba inozenteen eltzeitsuak gehiago kezkatzen zuen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.
Logelan bere eltzeitsuko diru guzia oge gainean zabaltzen du: "dolar bat eta hameka zentimo." Hauk balioski sakelan altxaturik, etxetik urruntzen da farmaziako bidea hartuz. Herria 2005-04-21
Egin edukitzen zuen barra-izkinan, edozein mobidatako kartelak eransteko arazorik ez, jestoretako eltzeitsua jartzeko proposatu ziotenean ere konforme. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.
Zenbatetan ez ote zen ibili, bada, umetan, Domundeko eltzeitsuarekin hara eta hona dirua biltzen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.