Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zurezko oilar gandor-gorri eder bat zen itsulapiko hori. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.
Zure arrebak itsulapikoan sartzen ditu aurrezkiak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 148. orr.
Diru-bilketarako itsulapiko bakar bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.
Goioren itsulapikoa hutsik zegoen beti, txerritxo lodi hura ia egunero abileziaz husten baitzuen bizkarreko zulotik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 288. orr.
Arrebak txanponak sartu zituen […] Santa Anak oinetan zeukan itsulapikoaren zirrikitutik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 34. orr.
Ingeles peto bat azaldu zen, ingeles petoak diren itsulapiko bat eskuan zuela [...], eta hotsa egiteko astinduz, libra bana eskatu zigun Marx-en mausoleoa ikusi ahal izateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.
Kubako goi-agintariek eskua itsu-lapikoan sartu nahi dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.