Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen gogorik berriro agureen jolas itsusi haietan aritzeko, eta, gainera, Egutxi ez zegoen tokia bisitatzen zuten beste agureak bezain eltzartuta. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.
Guztiz eltzartuta zegoen agure batek ahaztu egin nahiko zituen neskato gazte baten larruazalaren eztitan bizi zen garai haiek. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 62. orr.
Agure eltzartu baten heriotza gauza higuingarria da. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 105. orr.
-Horrela eskutik hartuta gidatu behar dituzun edo eutsi behar diezun agure eltzartuak ere etortzen al dira, hanka edo esku bat perlesiak jota dutenak? -galdetu zion Egutxi agureak emakumeari. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 89. orr.
Susmoa zuen bera baino agure eltzartuagoak alaitasun eta goibeltasun handiagoaz bertaratzen zirela. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.
Ezin zuen neurtu zenbateko mina eman ziezaiekeen senitartekoei, baina lotan hiltzea, adibidez, gau hartako bi neskato gazteen artean, ez al zen soin eltzartu batek lor zezakeen azken asebetea? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 115. orr.