Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txotxindu, txotxin(du), txotxintzen 1 da/du ad zaharrez mintzatuz, haurren modukoa-edo bihurtu. ik txotxatu.

Printzea zahartua dago eta txotxindua, seme faltsu horrek, frantses horrek, bere sareetan harrapatua dauka.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Erabat txotxinduta dago; txotxinduta, suabe esateagatik; ganbara hartuta dauka, burmuinek beste harako hark San Cristobal urtuta egin zituen joareek baino kulunka gehiago egiten diote.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Berriro ekin zion bere bizitzaren kontaketari, agure txotxinduak euren batailatxoen berri ematean baino are pozago.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus