Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarzut 1 izond beste plano edo lerro zuzen bati buruz, harekin 90 graduko angelua osatzen duena. ik zut.

Bazirudien kale elkarzut baten aurrez aurre zegoela, eta barre-algarak kar-kar-kar! egiten zion tupustean gibeletik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 270. orr.

Han eta hemen, argi bakan batzuek irudi lausoak eratzen zituzten: izartxoak, marra horizontalak eta lerro elkarzutak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Espazioaren hiru dimentsioak inolaz ere ezin ditugu errepresentatu, puntu berean elkarzutak diren hiru lerroak ezarri gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 76. orr.

Gogoan izan behar da, batetik, tolesdura haragitsuok eta biriketatik aho-sudurretara datorren hodia (trakea) elkarzutak direla.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Lasaitu adi pixka bat, bestela angelu elkarzutean jarri beharko diat komunzuloan aparatzeko!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Nola etxegintzan, hasierako erregela okerra bada, eta eskuaira gezurtiak elkarzuta zaintzen ez badu eta berunak apur bat albora egiten badu, nahitaez denak gaizki eta oker gelditu behar duen, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.

Hirugarren batekiko zut diren bi zuzen elkarzut ezin dira bi aldetatik aldi berean ez elkartu eta ez elkarrengandik urrundu     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

2 (adizlagun gisa)

Han itsasoaren paraleloan zeuden kaleek zenbakiak zituzten, eta itsasoari elkarzut zeudenek, berriz, letrak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

Asteburu osoko egurrak ez zion errazten lurrarekiko angelua elkarzut mantentzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus