Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarretaratu, elkarretara(tu), elkarretaratzen (orobat elkarreratu g.er.) 1 da/du ad elkarretara bildu. ik elkarrenganatu.

Hogeita bost urteren buruan, Bertsozaleok betiko ostatuan elkarretaratzen ginen, berak behiala hamaika saio egin eta algara gehiago eragin zituen toki berean.  Berria - Kultura   2004-09-08

SEAren egoitzaren aurrean elkarretaratu da sindikatua.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Pisuerga ibaia iragan aitzin, lau errepideak elkarretaratzen diren unean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.

Behar izan du, elkarretaraturik hobeki bizitzeko, anitz etxe elkarretara bilduz herria sortu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Natura eta historia nola elkarretaratu izpirituarekiko erlazioan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.

Gizonak elkarretaraturik ikusten nituen guztietan, taldean sartzen nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

Paralelo doazen, gurutzatzen diren, elkarrengandik bereizten diren edo elkarretaratzen diren denboren serie infinitu bat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 109. orr.

Reclus eta haren gogaideen ideala giza arrazaren batasuna omen zen; kontinente denetako arrazak elkarretaratzea, hala nola [...] bazter askotako errekak ibar berean baitira batzen, berealdiko erreka bakar batean elkar aurkituz eta elkarretara bilduz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.

Erran ere, bidean gindoazelarik, ondoko egunetan atsegin ukanen nuela berriz biak elkarretaratzen ahal baginen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

Ene baitan egiten nuen haatik noizbait jinen zela biak buruz buru elkarretaratzen ahalko ginen eguna.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.

Perspektibazko irudiak (horrela deituko diogu aurrerantzean perspectiva artificialis-aren arabera egindako irudiari) plano batean lerroak elkarretaratzea eragiten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Ederki elkarretaratzen ditu forma eta esanahia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 68. orr.

Zuzenbidea eta teologia elkarretaratzen dituelakotz eta kasu konkretuak ere eztabaidatzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Adiskidetuz eta haserretuz orobat, gorde-agerka betiere, elkarretaratuz eta elkarretarik partituz etengabe, badoaz eta badatoz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

Bien zortea bide zen inoiz ez elkarretaratzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Istiluak izan ziren elkarretaratuen eta ertzainen artean.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Elkarretaratuek sakabanaketak «hil» egiten duela salatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Elkarretaratuek txaloka hartu zuten Berruetaren sendia eta haiek eskuarekin diosala eginez erantzun zieten.  Berria - Harian   2005-06-16

Elkarretaratuak txistuka hasi ziren, eta «polizia hiltzailea» deiadar egin zuten.  Berria - Mundua   2004-10-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus