Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarrenganatu,elkarrengana(tu), elkarrenganatzen da/du ad elkarganatu, elkarretaratu.

Gizonak eskuak oratu eta musu eman zion, emakumeak keinua errepikatu zuen, gorputzaren uhinezko mugimenduaz elkarrenganatu ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 347. orr.

Emakumea erabat maitemindurik zeukan, ikasleak zioenez; baina bazen elkarrenganatzea eragozten zien zailtasun eta oztopo sail bat. jantokian elkarrenganatu behar izan genuen denok, mahai-banaketarako ilaran jarrita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.

Erromatarrei zieten beldurrak elkarrenganatu zituen; gizon bakoitza, nahastutako nazio haietan, bere nazioko ohitura eta usadioen arabera epaitu behar zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Nazio kapitalista aurreratuek -sobietar mehatxuak eta estatubatuar aterki nuklearrak elkarrenganaturik-, diruaren, finantzen eta merkataritzaren alorrean Estatu Batuek ezarritako arauak onartu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Bi aldeek elkar ezagutzeko eta dituzten balioak elkarrenganatzeko gertatu beharko liratekeen kultura aldaketak bultzatu beharko lirateke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 150. orr.

V4 zelula horiek, hala ere, V1 zelulen bulkadak jasaten zituzten, V2 izeneko tarteko egitura baten bitartez elkarrenganatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus