Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eleberri (orobat elaberri g.er) 1 iz hitz-lauzko kontakizun aski luzea, alegiazkoa baina egiantzekotzat ematen dena. ik nobela.

Hirurehun orrialdetik gorako eleberri bat idatzi zuen, La disparition.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

1904an, gorabehera horien guztien artean, Il fu Mattìa Pascal (Matias Pascal zena) eleberria argitaratu zuen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.

Lau eleberri eman ditu argitara Erein argitaletxeak, itzulpenak guztiak, gazte literaturara bideratutako Perzebal sailean.  Berria - Kultura   2006-04-27

Eleberria da, batez ere, landu duen literatur generoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.

Egunen batean berak idatziko du Ernest Hemingwayren Agurea eta itsasoa eleberriko Santiago pertsonaia Mundakako Indalexio Tribisarrosperengatik etorri zitzaiola, Kuban Andres Untzainek arrantzalearen itsasote bakartiak askotan aipatzen ei zizkiola-eta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 72. orr.

Eleberria funtsean frantsesen armadako bi soldaduren arteko elkarrizketa luzea duzu, Jean Etxegoien euskaldunaren eta David Mandel errusiarraren artekoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 89. orr.

Foiletoi gisa agertu ziren Verneren istorioak aldizkari eta egunkarietan, eta jendeak irrikaz itxaroten zuen hurrengo kapitulua, hurrengo eleberria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.

Etzazu erdeinuz hitz egin hiru liburukiko eleberriez, Cecily.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 68. orr.

Gerran giroturiko eleberria.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 248. orr.

Egun horietan hasten da eleberri honetako istorioa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 10. orr.

Madame Bovary eleberriko pertsonaia nagusia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.

Artistek hainbat irudi sortu zituzten eleberriko pasadizoak irudikatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 121. orr.

Hauxe duzu aurkezpena, korapiloa eta bukaera betiko legez eskaintzen dizkiguten eleberrien artean ederrenetarikoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

Hementxe hasten da eleberriaren haria, edo kontakizunaren bilbea, nolabait esateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

Deus ez da hutsetik sortzen, pentsatzen du idazleak, eleberriaren hasierako pasartea gogoan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ilustrisima eleberri laburra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 21. orr.

Pornografoa eta ustelkeri zalea deitu zioten besteak beste, bere lehenengo eleberri handia argitaratu zuenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Eleberri autobiografikoak baitira neurri handi batean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Eleberri historikoen arrakasta, zuk nola azal dezakezu?  Berria - Kultura   2004-11-07

Eleberri soilak eleberri fantastikoarekin duen parekotasuna fotografiak pinturarekin duenaren antzekoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.

Delitu txiki bat egingo du, eta hortik aurrera eleberri poliziakoaren antz handia hartzen du Perutzen obrak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 7. orr.

Biak dira eleberri sendoak, biak ederrak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Odisea ontologikoa, eleberri beltz baten erritmo bizian idatzia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 16. orr.

Eskola mutil batek idazmahaiaren azpian gordea duen eleberri debekatu bat erakusten duen bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.

"Rossettiren obsesioa"n, zehazki, "Adio atsekabe" eleberri galdu eta ahantziak, bizitza zapuztu egiten dio Juan Martini ezkututik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 125. orr.

Juliok eleberri frantsesak irakurtzen zituen, idazle erdi-naturalista, erdi-galaienak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Aspaldi honetan psikoanalista eta psikologo frankok eleberri jakin batzuk agintzen dituzte, edo filmak, sendabide gisa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 82. orr.

1911n idatzi, edo behintzat bukatutzat eman zuen Barojak bere eleberririk txalotuenetako bat, denboraren joanean benetako ikur bihurtu zena irakurle barojazaleentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 7. orr.

Ez pentsa eleberri izugarri errealista denik, hain zuzen ere kontrakoa esango nikek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 82. orr.

Charles Dickens-en misteriozko eleberri amaitu gabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.

Abenturazko eleberriak dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Atalkako eleberri [...] : literatur lan mota bat, maiz gezurrezko istorioa, egunkari edo aldizkari baten aleetan arrastaka ibili ohi dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 43. orr.

Bederatzietatik bederatzietara film itxurako eleberria da.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 8. orr.

Irakurritako eleberrietako heroiak imitatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esango da, beharbada, hain sarritan aipatu den eleberri-testuaren adibideak ez duela baliorik froga modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 109. orr.

Eleberri genero berri bat sortu da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Andresek eleberri-giroko izenak eman zizkien handik ikusten ziren gauzei: misteriozko etxea, eskaileraren etxea, gurutzeko dorrea, katu beltzaren zubia, ur-biltegiaren etxea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.

1945ean argitaratu ziren Les Chemins de la liberté (Askatasunaren bideak) eleberri sortako lehendabiziko bi liburukiek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Hori dena gogoan sartu zen bete-betean, urte hartako udazkenean bertan, Memorias de un hombre de acción eleberri-sailaren idaztera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.

Erreferentzien joko hau ez da homologoa matematika-tratatu batez dihardugunean edo testu-iruzkin batez, kondaira historiko batez edo eleberri ziklo bateko pasarte batez ari garenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehen zatia prosan idatzia dago, artzain eleberria da.  Berria - Harian   2005-04-13

Ohiko espioi eleberri bat baino, zerbait ezberdina egin nahi izan zuela nabarmendu zuen.  Berria - Kultura   2004-04-02

Barregarria litzateke denen aurrean aitortzea polizia eleberriak baizik ez dituzula irakurtzen, hain zaude murgilduta teoria kritikaren munduan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 10. orr.

Jeneralik hoberenak, gerra-kontseiluetan, besteei utzi behar die ekimena eta jarduna, eta berak polizia-eleberri bat irakurri guduaren bezperako beilan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Izan ere, astronomian, krimen eleberrietan bezala, gehienetan gauza txikienetan dago istorioaren giltza.  Berria - Gaiak   2004-12-16

«Historia eleberria edo aktualitate eleberria da», azaldu du.  Berria - Kultura   2006-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bada eleberri (3); bat eleberri (3); bere eleberri (5); bere lehenengo eleberri (3); beste eleberri (3); buruzko eleberri (4); da eleberri (9); den eleberri (5); dira eleberri (3); dituen eleberri (3); du eleberri (7); duen eleberri (10); edo eleberri (4); eleberri arrakastatsuaren (3); eleberri bat (58); eleberri batean (10); eleberri batek (3); eleberri batekin (8); eleberri batekin heldu (3); eleberri bateko (6); eleberri baten (8); eleberri batetik (6); eleberri edo (11); eleberri edo ipuin (8); eleberri eta (9); eleberri fantastiko (3); eleberri gehienetan (3); eleberri hau (15); eleberri historiko (3); eleberri historikoa (7); eleberri honek (12); eleberri honen (7); eleberri honetako (13); eleberri honetako protagonista (3); eleberri honetan (24); eleberri hori (7); eleberri horretan (3); eleberri hura (3); eleberri idatzi (3); eleberri labur (8); eleberri laburra (4); eleberri osoa (3); eleberri poliziala (3); eleberri saria (3); eleberri telefonikoa (3); en eleberri (3); espioi eleberri (4); eta eleberri (16); eta eleberri bat (3); euskal eleberri (5); hainbat eleberri (3); hiru eleberri (7); idatzitako eleberri (3); idazleak eleberri (4); izeneko eleberri (3); lehenengo eleberri (7); polizia eleberri (4); ren eleberri (4); zuen eleberri (3); zure eleberri (3)

anbroxio eleberria (5); azken eleberria (9); baten eleberria (3); bere lehen eleberria (3); bigarren eleberria (10); da eleberria (6); den eleberria (7); duen eleberria (3); eleberria argitaratu (10); eleberria da (29); eleberria du (3); eleberria eta (9); eleberria hiru (3); eleberria idatzi (9); eleberria idatzi du (4); eleberria idazteko (5); eleberria idazten (4); eleberria irakurri (3); espioi eleberria (3); eta eleberria (5); ez da eleberria (3); gorbeiako haizea eleberria (3); haizea eleberria (3); haurgintza minetan eleberria (3); hirugarren eleberria (4); jatorrizko eleberria (3); lehen eleberria (10); lehenengo eleberria (7); minetan eleberria (3)

ari zen eleberriak (3); bell tolls eleberrian (3); bell tolls eleberrian (3); da eleberrian (3); da eleberrian (3); dira eleberrian (5); dira eleberrian (5); ditu eleberriak (3); du eleberriak (3); eleberriak dira (4); eleberriak eta (10); eleberriak idatzi (3); eleberriak irakurtzen (7); eleberrian agertzen (4); eleberrian agertzen (4); eleberrian kontatzen (3); eleberrian kontatzen (3); eleberrian mikel (3); eleberrian mikel (3); eleberrian mikel lizarralde (3); eleberrian mikel lizarralde (3); eleberriari esker (4); eta eleberriak (7); izeneko eleberrian (3); izeneko eleberrian (3); polizi eleberriak (3); polizia eleberriak (4); tolls eleberrian (3); tolls eleberrian (3); zen eleberriak (4)

bere eleberrietan (6); eleberrien artean (3); eleberriko don (3); eleberriko don pedro (3); eleberriko pertsonaia (9); eleberriko santiago (3); eta itsasoa eleberriko (6); itsasoa eleberriko (6); itsasoa eleberriko santiago (3); semea eleberriko (3); semea eleberriko don (3); soinujolearen semea eleberriko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus