Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumeak azaldu zidanez, hori zen Duvrescu idazten ari zen nobela, zendu zenean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 169. orr.
Neil Gordon-ek idatzitako nobela datorkit gogora, Isaaken Sakrifizioa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 41. orr.
Bera protagonista zen nobela bat idazteari ekin nion. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 17. orr.
Jose Manuel Etxeitak, 1909an, Josetxo nobela argitaratu zuenean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 82. orr.
Emakume bat eserita nobela bat irakurtzen; adin ertaineko gizon bat bueltaka. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.
Aurelia Arkotxak“ Septentrio” liburua aurkeztuko du, Eneko Bidegainek aldiz “Mahatsaren begia” bere azken nobela. Herria 2005-09-22
Nobelak trukatzen genituen, bakeroenak, Simenonenak, Zane Greyrenak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.
Abel izenak Unamunoren Abel Sánchez nobelaren titulua ekarri zidan gogora. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.
Horixe da Enrique Vila-Matasen nobela baten izenburua, París no se acaba nunca, 2003. urtean argitaratua. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 133. orr.
Gogorarazi nion nobelaren pasarte oso garrantzitsu baterako behar nuela eta hura taxutu gabe ez zegoela aurrera jarraitzeko modurik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.
Dickensen Oliver Twist nobelako Faginek baino bihotz gaiztoagoa zuela ikazkinak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 229. orr.
Azken finean, zer da nobela bat, ipuin puztu bat baino? Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 136. orr.
Genero bezala, nobela ez zait interesatzen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 110. orr.
Ez nuen uste inola ere nobela maisulana izan zitekeenik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 169. orr.
Zuen herrian, bigarren mailako generoa da nobela; garai hartan oso estimu gutxian zeukaten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 81. orr.
Kasualitate horietako bat, nobela edo film batean aurkitu eta sinetsiko ez zenukeena. «Kuskue tanden», 2004 - 230. orr.
Hegazkinean itzuleran natorrela ideia on bat izan diat, hiru istorio dituen nobela bat eta argitaratu gabeko materiala batera ematea, omnibus modura. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 76. orr.
Ezagutzen al duzu Julio Verneren nobela bat, izpi berde batez ari dena...? «Kuskue tanden», 2004 - 137. orr.
Nobela handi guztien hasierak ezagutzen ditut buruz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 116. orr.
Lehen testua trama gisa idatzia zegoen eta nobela luzeago baten zirriborroa zirudien. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.
The mummy nobela laburreko pertsonaia nagusia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.
Nobela da, laburra da, baina ez da "nobela laburra" bere egitura semiotiko sakonenean, irakurle jantziak antzeman diokeenez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.
Nobela poliziako klasikoetan bezala, auziaren muina denbora-faktorea zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 273. orr.
Guztietan zerabilen tonu berbera, Jazmin saileko nobela erromantikoena gogorarazten zidana, nolabait. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 131. orr.
"Harreman arriskutsuak" nobela psikologikoen obra aitzindaria da, gutun bidezko nobelen eta literatura libertinoaren ekarria biltzen dituena besteak beste. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.
Nobela beltz eta sozialaren arteko mistura bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 201. orr.
Horregatik iruditu zitzaizkidan hain barregarri eta sinesgaitzak zenbait nobela amerikar, gaztetxoen alkoholismoa modu ikaragarri eta tremendistan agertarazten zutenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.
Abenturazko nobelak horrelatsu zeudela eraikita, arazoak planteatu eta arazo horiek konpondu. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.
Zerbitzariari aspaldi irakurritako beldurrezko nobela bateko pertsonaia baten trazak hartzen zizkio. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.
Philip K. Dick-en The Man in the High Castle, zientzia fikziozko nobela bat. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 172. orr.
Apaletik bere nobela argitaratu berria hartu eta besaulki batean irakurtzen hasi nintzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 99. orr.
Nik, berriz [...] behin eta berriz berrirakurtzen dut Mario Benedettiren nobela nerabe-usaineko bat: [...]. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 43. orr.
Horregatik da zentzuzkoa Conraden kritika, baina ulertzekoa da halaber nobela-idazleen jarrera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 78. orr.
Azkue XI Nobela saria. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.
Azkenean buruz ezagutzen dut nobela heroi eder hori! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.
Nobela-irakurleen profiletan emakumezkoarena agertzen da nabarmen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 321. orr.
Gizon batek, alproja batek, gero ikusi ahal izan nuenez, nire bizitzari buruzko detektibe nobela idatzi zian, Arrakastaren sekretua izenekoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.
Horregatik, askotan bukaeratik hasi ohi naiz polizi nobelak irakurtzen, amaiera argitu ondoren lasaitasunez ekin baitiezaioket hasieratik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.
Niretzat, Saturno maitasun nobela bat da, baina irakurle askok ez du horrela ikusi. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.
Sendabidean jarri eta biharamunean Bratislavarrak bere epopeia idazten hasi zen, letra xehez inprimaturiko bost liburukik osatuko zuten ibai-nobela. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 136. orr.
abenturazko nobela (5); artzain nobela (5); azken nobela (9); bigarren nobela (6); euskal nobela (4); hirugarren nobela (6); idatzitako nobela (9); inguruko nobela (4); izeneko nobela (6); lehen nobela (18); lehendabiziko nobela (5); lehenengo nobela (7)
nobela argitaratu (5); nobela bat idatzi (6); nobela bat idatziko (7); nobela bat idaztea (7); nobela bat idazteko (7); nobela bat idazten (10); nobela bat irakurtzen (4); nobela beltz (6); nobela beltza (7); nobela beltzak (4); nobela beltzaren (7); nobela berri (7); nobela berria (11); nobela berriak (4); nobela handi (6); nobela handi bat (4); nobela historiko (7); nobela historikoa (16); nobela historikoak (15); nobela idatzi (5); nobela idatzi zuen (4); nobela idazteko (9); nobela idazten (8); nobela irakurtzen (6); nobela izan (5); nobela labur (8); nobela laburra (11); nobela laburren (4)
oinarrizko nobela (6); polizia nobela (4)
nobelak idatzi (4); nobelak idazteko (7); nobelak idazten (5); nobelak irakurri (4)
nobelako pasarte (4); nobelako pertsonaia (14); nobelako pertsonaia nagusiak (8); nobelako pertsonaiak (4); nobelako protagonista (4); nobelako protagonistak (4); ulysses nobelako (4)
euskal nobelan (4); lehen nobelan (4); nobelan agertzen (5); nobelan zehar (7)
nobelatzat jo (3)