Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauek ez dituk ez asmazioak ez eldarnioak; eta gu ez gaituk paranoiko batzuk. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.
Eldarnioa eta errealitatea bereizi ezinik esnatu nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 192. orr.
Baina eldarnioa da funtsean, egiarekin ez du inolako zerikusirik, nahiz giza behar psikiko sakon batzuk zeharka asetzen dituen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.
Soldadu bat ikusi zuten, bi eskuak aurrera, elurpeko liluramendu hartan, elur bisutsaren astinaldiak eraginiko eldarnio hartan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.
Urduri bizi nintzen bolada hartan, eta gaueko lokamutsak eta eldarnioak, eta eguneko gertakariak eta katramilak, ez nituen beti elkarretarik garbiki bereizten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 9. orr.
Eritasunen sintomek esanahi bat dutela ikusi zuen Freudek; pertsona batek eldarnio bat duenean, esaterako, eldarnio horretan itxuratuta eriaren egiaren zati inportante bat dagoela. Berria - Harian 2006-05-06
Mozkorrak uste du bere Izpirituaren erabaki askez erraten duela edana ez dagoenean isildu nahi lukeena, eta orobat, eldarnioak dituenak, berritsuak, haurrak eta beste askok uste dute Izpirituaren erabaki askez mintzatzen direla. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.
Eskizofreniak eldarnioak sorrarazten ditu. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 221. orr.
Nire uste izugarri hauek ez direla eldarnioak erakustearren. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.
Nor bere buruaren erabateko utzialdi hori, irritsaren eldarnio hori non plazerra bere gehiegitasunaz araztua den. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.
Eldarnioak jo ninduela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 179. orr.
Erabaki-, itxaropen- eta beldur-krisialdi bat izan zen, baina sukar handia, pisu-galera eta eldarnioak eragin zizkion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.
Ongi dakizue nolako espazio itzelean erortzen garen eta nola datozen eldarnioan makina bat irudi batere araurik gabe. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.
Nire eldarnioan, besoa txito batzuek bizkarrean hartuta barre txikitan euren ezkutalekura eramaten zutela iruditu zitzaidan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Sukar-amets gaiztoen mende hago, Mateo; eldarnioan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.
Ez nazazu utz murgilarazi nauzun eldarnioan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.
Nire eldarnioetan, batzuetan, pentsatzen nuen hura guztia ametsa, amesgaizto sukartsu bat baizik ez zela izan, eta, ohetik jaiki eta Maximilian plazara joanez gero, hantxe aurkituko nuela berriz ere Angela, bere betiko soineko merkea soinean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 100. orr.
Berriz loak hartu eta eldarnioetan galdu aitzin, zergatik ez dakidala, grekerazko hitz batzuk errepikatu nituen: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.
Ezta otu ere holakorik izan litekeenik, ez da hala, gure gabizain gaztea? -ziostan, eldarnioaren gortinaren atzetik hemengo aldera etortzen nintzen bakanetan, itsasoko gaitzak zein zereginetan harrapatu ninduen gogoraraziz. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 15. orr.
Eldarnioak nituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.
Eldarniotik ateratzen nintzenean, hantxe ikusten nuen, aulki batean eserita, neure oheburuan, soinean arropa berorik ez, eta niri esaten: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.
Maitasuna, amodioa, eldarnio ona da, margorik gabekoa, edozein formatatik kanpokoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.
Dena nahasturik, eldarnio zoro batek jotako jainko halako batek egingo lukeen gisan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.
Sukar itsugarri batek hartuta, eldarnio ero batean galdurik, sasi lehorrez beteriko lautada zikin horretako hautsa arnasten zuela pauso bakoitzean. Berria - Kultura 2006-03-16
Ez al zen, bada, interpretazioen eldarnio eroan apurka-apurka lerratzen ari? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 338. orr.
Aitorpenaren zenbait alderdi sumatu ahal izan dituzu zeure gogoan, ordenarik gabe, eldarnio nahasian. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 255. orr.
Ohean sartu eta bost egunean ez zen esnatu, eldarnio betean, burmuinetako gaitzak jotzen hasia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.
Harry hanpatasunezko eldarnio betean dago, adierazpen enigmatiko horiek harropuzkeriaz jaulkitzen bere ahotsa entzuteko atsegin hutsagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.
Bat-batean bularra dardarka hasi baitzitzaion eldarnio sukartsu baten eraginpean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.
Uste izan duzu eldarnio izugarri horretara makurtzeko gauza nintzela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 445. orr.
Emakume gaixoa mozkortu egiten zen, eta alkoholaren ondoren eldarnio politikoa izaten zuen: Errepublikari bibak esan eta agintariak, ministroak eta aberatsak iraintzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.
Haren eldarnio erotikoak ezin lizunagoak begitantzen zitzaizkigun beste bi loti esnatuoi, zikinak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 154. orr.
Gero, ordu txikietako sukarrean, Dodoven eldarnio esanezinak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.
Eldarnio guztiz arriskutsu batek hartua zinen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 223. orr.
Bukatu da eldarnio linguistikoa, itxi parentesia. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.
Absurdoa, menperaezina; ezerk ere -naturaren sakoneko eta isilpeko eldarnio batek ere ez- ezin zuen azaldu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 213. orr.
Niretzat glosolalia edo heterofasia edo buru-nahasmendu edo eldarnio itxura gaiztoko hura maldan behera zetorren. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.
Ezin dut jasan zorigaiztoko eldarnio etsigarri hau. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 252. orr.
Egunen batean eskua gainean jartzen badiek Elgar-en demostrazioei, nork ziurtatuko dik zuzenak direla, eta ez direla hutsegitez jositako eldarnio sorta bat baino? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 456. orr.
U-boat itsaspekoak, horra Hemingwayren eldarnio gaietako beste bat. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.
Eldarnio-une bat izan zuan, argia urratzen hasten den unea, beheko erreinuko indarrak artean ere ahaltsu direnean munduan eta gizakien bihotzetan, eta gauak artean ere bre azken hasperena jaulkitzen duenean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 202. orr.
Eldarnio-uneetan ere bada barne-txinparta bat argi egiten diguna. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.
Sukarraren eldarnio aldietan liburu hau hamaika aldiz idatzi nuen, filmaturik legez baitzetorkidan dena gogora. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 13. orr.
Orduan eldarnio aldi moduko bat izan nuen, ontzia Lisboan gudurako atondu genuenean bezalaxe ikusi bainuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 370. orr.
Bizitza eta heriotza bideak, ase eta gose bideak, amets eta eldarnio bideak, itxaropen eta etsipen bideak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 202. orr.
Une batez, kontuan izanda ordu gutxi lo egina zela, hasi zitzaion bere buruari galdezka ez ote zegoen eldarnio moduko batean murgilduta. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 115. orr.
Diligentzia amaigabeek ereingo zuten eldarnio-hazi bitxi hura. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 58. orr.
Gaua eldarnio batean pasatu nuen, lan hartarako gai izango nintzen asmatu ezinik, ikaztegiko langileek nire kontrola nola hartuko zuten beldurrez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 220. orr.
Ahopeka ari zen, eldarnio batean bezala, iratzartzeko ahaleginik egin gabe behinik behin edo, hobeto esanda, berariaz lozorroan jarraitzeko borondatearekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 96. orr.
Eldarnio batean dagoela irudituko zaio, berak ez lukeela momentu honetan nirekin hemen berbetan egon behar, itzarri egin behar duela noizbait. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 78. orr.
Eldarnio batean bezala begietaratzen zaizkit inguruan ditudan tresnak, gurutzeak, aulki eta armairu zaharrak, disolbatzaileak eta arratoiak akabatzeko hautsak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 68. orr.
Eldarnio batean hasi naiz hortzez eta haginez eta atzaparrez eta izerdiz eta negarrez eta odolez eta ikaraz eta gorrotoz eta amorruz eta itsuz eta okerrez eta itzuliz eta nekez eta suminez eta etsipenez eta gogoz eta asmoz eta gaiztoz eta zulatuz eta urratuz eta ukatuz irekiko dudan buldara berrira buruz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 245. orr.
Lan haietan, kausa neurologiko zehatz baten ondoriozkotzat jotzen zen, lehenbizikoz, sintoma eta jokabide mordo bat gogameneko eritasuna nahiz eldarniozko etorria iradokitzen zuena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.
Gutariko norbaitek artean eldarniozko irudipenik bazuen, azkar batean uxatu zitzaion, Etapleseko gure entrenamendu-esparru hagitz zabala estreinakoz ikusi orduko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 115. orr.
Itxuraldaketa beraz amaitua zen: hantxe bukatzen zen eldarniozko bidaia izugarri hura. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 71. orr.
Gutun ustekabeko, eldarniozko, ezin sinetsizko haiek. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 24. orr.
Horrek halako irudipen asaldagarri bat sortzen zion buruan, eldarniozkoa, oinazegarria, etsai-itxurakoa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.
Irudi horiek ez zuten zerikusirik ordu arte ezaugarritzat izan zuen "ohiko" oroimenarekin: nahi gabekoak eta bat-batekoak ziren oraingook, flash tankerakoak eta ia menderatzaile eta eldarniozkoak, bai hotsez, bai bilbez, bai usainez, bai ukieraz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
baina eldarnioa (3); bere eldarnioan (3); eldarnio bat (6); eldarnio batean (6); eldarnio betean (3); eldarnio eta (5); eldarnio moduko (4); eta eldarnio (6); eta eldarnioak (3); eta eldarnioan (3)