Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sukar 1 iz gorputzaren tenperatua goratzea, eritasunen baten sintoma dena. ik berotasun.

Zenbait egunez griparekin naiz, sukarra 39 eta 40-en artean dut, jateko gogorik ez, loa galdua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Hogeita hamazortzi eta hiruko sukarra zenuen duela ordu bete, eta ez da ona horrelako sukarrarekin jaikita ibiltzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 300. orr.

Hotzikarak eta sukarra, gripearen sintoma ezagunak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.

Martin kamainaren ertzean jesartzen zitzaidan, izerdiak sikatzera, sukarrak erasan baininduen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 18. orr.

Esan diot ez nengoela inor ikusteko moduan, sukarra dudalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 398. orr.

Ama beti ari zitzaizulako bekokian musu ematen, ea egiaz sukarra joan ote zitzaizun ikusteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 404. orr.

Esku bat jarri zidan bekokian maitekiro, ume bati sukarra hartzeko egiten zaion bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Luisito, anaia gazteena, sukarrez gaixotu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrez.  Elizen arteko biblia   Mk 1,30

Sukar pixka bat ere banuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Sukarrak hartua nau hondoraino, gorputz osoa dut mindua.  Elizen arteko biblia   Sal 38,8

Txikia ohean zegoen, berriro ere, ditxosozko sukar horietako batek jota.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 153. orr.

Sukarraren eraginez eldarnio bizitan, hil baino pixka bat lehenago oihuka aitortu zuen higanota zela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 103. orr.

Hurrengo egunean, sukarra igo egin zitzaion, eldarnioz ari zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Orduan sukarra goiti joan zitzaion.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 182. orr.

Sukarra zertxobait jaitsi zitzaidàn goiz haietarik batean, geure jaun Jesu Kristoz oroitu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 341. orr.

Sukarrez kordegabe egon zen luzaro, herio-izerdi hotzetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Buruan pisu handia... hanka-besoak minduta, sukarrak nago... laster etzan beharko dudala uste dut.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 58. orr.

Sukarrak erretzen nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 116. orr.

Sukarrak eragindako amesgaizto bat izan nuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 210. orr.

Haren ondoan geratzen naiz, suhar, sukarretan, torturaturik, badakidalako heriotza hurbil duela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

2 (izenondoekin)

Sukar handia besterik ez zen, hori zen dena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 184. orr.

Ohean egon zen gero, sukar handiarekin, hainbat astetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 90. orr.

Sukar txiki batek ez zion etxetik irteten utzi zortzi egunean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Beshir izan zen [...] sukar altu harekin dardarka eta izerditan nengoenean zaindu ninduena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 190. orr.

Sukar altuarekin joan zen epaiketara.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Hanoiko ospitalean Hegaztien gripearen sintomak sukar altua, gorakoa, odol presio baxua... zituzten bederatzi lagun artatu zituztela.  Berria - Gaiak   2004-01-20

Sukar kiskalgarria, nahasdura bortitz eta kasik jarraikia, egarri aseezina, horra nabari zaion guztia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.

Ez zen guduzelaian hil, ordea, sukar gaizto batzuek jota baizik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Sukar gaixtoa, esan zigun albaiteroak eta, hobe zela hiltzea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 94. orr.

Goseak akituko ditu, sukar eta izurri gaiztoek erasango.  Elizen arteko biblia   Dt 32,24

20 egun baino gehiago egin zitian ohean, sukar gastrikoek jota.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 242. orr.

Denge birus aldaera hori eltxoen bidez zabaltzen da, eta bera da kasu larrienak eragiten dituena, sukar hemorragikoa kasu.  Berria - Gaiak   2004-09-14

3 (izenondoekin, eritasunen izenetan)

Kuartana: lau egunean behin eraso egiten duen sukar paludikoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Baina ez dira garai samurrak abelazkuntzarako: behi eroen auzia, pentsu kutsatuak, sukar aftosoa...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 147. orr.

Gure ama behin, gaztetan, gaixorik egon zen sukar espainiarrak jota.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Baina han, Olivettitarrenean, beren behiak zituztenez gero, ez zegoen Maltako sukarraren arriskurik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ea probintzia hartan bazegoen gaitzen bat zabaldurik, hala nola sukar-epidemiaren bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Gauak eteten ez zuen kontzientzia puruzko sukar-egoera batean nengoen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

Inoiz ez nuen hain sukar-kolpe bortitzik sufritu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Tbilisiko eskola berean ikasten zuten neskek, eta atzo berrogeialdian jarri zuten egoitza, herenegun beste hiru ikasle sukar eta gripe sintomekin erietxean sartu zituztelako.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Gaizki egin dut lo; bada hemen, inondik ere, sukar eragileren bat, nire kotxezainak neure gaitz berbera du-eta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez zekien zer izan zen, edo whiski txarra, sotoko gauak, txerri-sukarra, ahoko bridak, oilar irribarretsuak, [...].  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 317. orr.

Orduan, Jainko Jaunak Jonas bera baino handiagoko landare bat sorrarazi zuen, Jonasi buruan itzala egin eta eguzki-sukarretik libra zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.

6 irud/hed ik grina; irrika1.

Euskarari buruzko kar eta sukarraren zati garrantzitsu bat hemen bildua dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Baionako bestetako sukarra erori da.  Herria   2004-08-12

Sukar horrek erasaten ziek horiei ere, amorru horrek, ezein mikrobio jakinek zabaltzen ez duen sukar horrek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 90. orr.

Infidelitatea: bikotearen sukarra.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 15. orr.

Sukar batek hartua zegoen, jainko ezaguerazaleren batek behartua bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.

Eta ni ere berehala hartu ninduen Pedroren sukarrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 438. orr.

Lisboan meza ematean Domingori fedearen sukarra eragin ziona.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 293. orr.

Napumoceno jaunak onartu egin zuen geroago teknikaren sukarrak itsuturik ibili zela Ameriketatik itzuli eta lehen hilabete haietan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 48. orr.

Sexuaren sukarrean murgiltzen bahaiz, [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 92. orr.

Buru-belarri ekin nion lanari, sukar moduko batek harturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Beste batzuek maitalearen gorputza arakatzeko jartzen duten ardura eta sukar bertsuarekin igarotzen zituen orduak nire obraren zoko-moko eta ezkutukiak aztertzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 188. orr.

Lurra jauzika hasten da, jauzi ttipi, labur eta apaletan, sukar daldara bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Kontua da aspaldiko egunotan erotzeko zorian naukan halako barne sukar batek bultzatu nauela letra hauek izkiriatzera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.

7 (izenondoekin)

Pozezko sukar handi, ezin esan ahalako batek bete zidan bihotza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Gogor bezain gotor ekin nion lanari, sukar meneraezin batek hartua bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.

Jakin-minezko sukar gaitz batek erretzen zion barrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 107. orr.

Albisteak sukar gaizto batean ezarri zuen Migel mutikoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Sukar irultzaileak kiskalita, ordutik aurrera alderdi "patriotikoko" panfleto-egile eta suspertzaile handiena egin zen Jean-Baptiste Cloots.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.

Unibertsitatean harrapatu zuen sukar intelektual krausopositibista ari da garatzen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 98. orr.

Azidoa hartzeari utzi, eta, drogak ematen zion goi-punttua lortzeko, sukar erlijiosoa erabiltzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Andereñoak uxatu zituenetik, halako sukar mistikoak hartu dio kaskoa, eta malama praktikatzen duela esaten du.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

8 sukar amets ik eldarnio.

Sukar-ametsetan, ate irekiez hitz egiten zuen, ateak irekitzeko eskatzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

-Sukar-ametsetan askotan aipatu duzulako.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

-Sukar-amets gaiztoen mende hago, Mateo; eldarnioan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.

Sukar-ametsetan ari zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 90. orr.

Sukar-amets haietan Romako sotoan nengoen, ilunpetan, aurreko egunean bezalaxe.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 116. orr.

9 sukar beltz

Hitz haiek bere barne gero eta lanbrotsuagoan iltzatu ziren, eta irudipena izan zuen ezen sukar beltzak hartu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 297. orr.

Anglesa, ahotik odolak emanda aienatua zen, sukar beltzak jota.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Egonaldi horrek guretako zortzi aste irauten du, sukar-beltza gure multzoan deklaratu baita omen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Sukar beltzaren seinaleak, Orthezeko medikuen iritzian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Gaitzak bereizteko orduan ere, maiz erreparatu dio jendeak larrujeari: gorriena, sukar horia, sukar beltza, berdoztua, horimina...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

10 sukar hori

Surinamen zegoela, koitadu bat hil zitzaion besoetan sukar horiak jota, eta haren paperei esker itzuli zen Frantziara, kontatu zienez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 94. orr.

Indian egona zen -han kolera harrapatu zuen eta sukar horia ere bai, ustez-.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.

Adituen arabera, intsektu espezie horrek 23 gaixotasun kutsa ditzake; tartean, dengea eta sukar horia.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Sukar horiaren kontrako txertoa bidaia egin baino hamar egun lehenago hartu beharra dago.  Berria - Harian   2005-08-06

11 sukar tifoideo sukar ustela.

Hemen, udan batez ere, ia ez da izaten gaixorik, kolikoren bat edo beste, enteritisen bat edo beste, sukar tifoideozko kasuren bat inoiz edo behin, ezer ez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.

Aracil doktoreak [...] ikusi zuen mutiko gaixoa, eta handik egun gutxira sukar tifoideoa zuela esan zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Etsimenez beteta irakurtzen zituen Patologia-liburuetan sukar tifoideoari eta haren trataerari buruzkoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

12 sukar ustel eritasun epidemikoa, Eberth-en baziloak sortua, heste meheko linfa-plakei eragiten diena.

-Sukar ustela al du aitak?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 205. orr.

Garai haietan hetikak eta sukar-ustelak gogorki jotzen zituzten bazterrak, gerla denboretako presondegi eta herio zelaietan bereziki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 100. orr.

Bazekiela ontziburua ondoezik zela, baina ez zuela uste sukar ustelak jota zegoenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

Esatekotan izan nintzen, ea sukar ustelaren ernamuina ez ote zuten eurek Lisboatik ekarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 169. orr.

Zaindariek sukar-ustelaren beldur handia zuten, zorrien bitartez kutsatzen omen zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

Eta Lisboan izan diren gizonak kutsatu ez direla-eta, ez hadi egon hain ziur sukar ustela erabat joan dela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus