Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sortzen duen aberastasun hori zuzena izaten da batzuetan: enpresa batek ekonomista pare bat eta biologian adituak diren hiru lagun behar baldin baditu bere lanak aurrera eramateko, horiek unibertsitateak ematen dizkio. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.
Indiako atzeratasuna azaltzeko, lau arrazoi nagusi ematen dituzte ekonomistek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 14. orr.
Lamarka klausula sozialen alde mintzatu zen: “Garrantzitsuak eta baliotsuak dira eta nazioarteko arauetan lekua izan behar dute, zerbitzu sozialak alde batera utzi eta merkatu librea defendatzen duten ekonomista, erakunde eta gobernu asko baitago”. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Ekonomistek diotenez, ekonomiak gutxienez %4ko erritmoan hazi behar du langabezia txikitzeko. Berria - Ekonomia 2004-10-30
Ekonomistek uste baino motelago ibili da ekonomia, besteak beste, esportazioen beheraldiagatik. Berria - Ekonomia 2004-04-30
Ekonomistek %9,8ko hazkuntza iragarri zuten urte amaierarako, baina erregaiaren prezioaren igoeraren ondorioz, orain %9koa aipatzen dute. Berria - Ekonomia 2004-08-18
Ordu arte, eragin makroekonomikoen ikerketak eskaria zuen aztergai, baina bi ekonomistek frogatu zuten eskaintzak jasotzen dituen eraginek ere ondorio zabalak dituztela, eta, hala, bidea zabaldu zieten analisirako modelo sendoagoei. Berria - Ekonomia 2004-10-12
Hala ere, EBZko ekonomista buru Otmar Issingek erantzun zuen oraingoz ez dagoela beharrik tasak igotzeko. Berria - Ekonomia 2004-12-26
FMIren erakunde bikia den Munduko Bankuaren ekonomista burua izan zen Stiglitz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 264. orr.
Ekonomista liberalek hortxe aurkitzen dute truke librearen aldeko argudio benetan erabakigarri bakarra baliarazteko aukera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 69. orr.
Hitzok Mugarik Gabeko Ekonomistak erakundeak Gipuzkoan duen koordinatzailearenak ziren. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 200. orr.
Inbertsioek eragin dute gorakada, eta nazioarteko ekonomistek zuhurtziaz hartu dute datua. Berria - Ekonomia 2004-04-16
Latino Amerikako Nazio Batuetako Ekonomia Batzordeko ekonomistek [...] osatu zuten, gerraren ondoren, "Zentro-periferia sistema" delako teoria; ekoizpen-egituren dualismoa azpimarratzen zuten hain zuzen ere espazio periferikoa definitzean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.
Euskal Herriko garraio azpiegiturek aldaketa sakona behar dutela uste du Antxon Olabe ingurumen ekonomistak. Berria - Euskal Herria 2004-11-07
ekonomista buruak (5); ekonomista buruaren (3); ekonomista eta (6); eta ekonomista (3); urteko ekonomistak (3)