Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekonomialarien arabera, nazioarteak halakorik eginez gero, Ukrainako ekonomiak behera egingo du nabarmen. Berria - Mundua 2004-11-24
Ekonomialariak gai dira merkataritza-zikloen uhin-luzerak kalkulatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.
Ekonomialariek hedapen prozesuan diren moneta-adierazleak ikusten dituzte, baina ekologoek, biologoek, soziologoek, psikologoek eta giza garapen iraunkorraren arloko aditu guztiek ekonomia berregituratzeko beharra ikusten dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.
Esan izan da bazegoela korrespondentziarik eguraldi eta uzta ziklo hauen eta zenbait ekonomialarik marrazturiko industri ziklo ekonomikoen artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.
Ekonomialari gisa egiten dut lan nire osabaren rantxoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.
Fisiokrata deitutako ekonomialari frantsesak izan ziren nazioen aberastasun erreala aberastasun horren oinarri fisiko naturalarekin estuki lotu zuten azken autoreak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.
Ekonomialari neoklasikoek herrialde baten aberastasunetik kanpoko zerbait balira bezala hartzen dituzte truke-baliorik ez duten natur baliabideak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.
Mariasun Landa ahots literarioen magia eta sekretuen ikerle nekaezina da, eta hitzen ekonomialaria: lan laburrak eta trinkoak gustatzen zaizkio, kentzea du obsesio. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 68. orr.