Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekoiztu, ekoiz, ekoizten 1 du ad ekoitzi.

Printzipio honen bidez determinatzen da ardoa Frantzian eta Portugalen egin behar dela, laborea Ameriketan eta Polonian, eta burdindegiko gauzak eta beste ondasunak Ingalaterran ekoiztu behar direla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

LPEEko kideek egunean 28 milioi petrolio upel ekoiztu ahal izango dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

Beasaingo konpainiak ekoiztuko ditu bagoiak, eta kontsortziokide dituen Bombardierrek eta Siemensek trakzio sistemak.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Ez zitzaidan bururatzen ezen, [...] ekoizturiko nikelak Italia faxistaren eta Hitlerren Alemaniaren babeskietan eta jaurtigailuetan amaituko zuela oso-osorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Soberakin horiek beste unitate batzuek ekoizturiko ondasunekin truka daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Oinarrizko industriarekin hasi, eta kontsumorako produktuak ekoizten dituzten enpresetaraino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.

Ez baitira gai izan tokiko eskarira egokitutako ondasunak ekoizteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Horrela, 2,5 MW ekoizteko gai ziren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 110. orr.

Elikagaien eroate, pilatze eta partitze izeneko etapa antzu eta garesti hauetan [...] ez da ezer ere ekoizten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 18. orr.

Ez da deus existitzen, non ez duen haren izaerak zerbait ondorio ekoizten.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 105. orr.

Prezipitazio deituko diogu lurzoruan bertan ekoiztuko zaigun ihintzari, intzigar edo izotz zuriari ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.

Latino ez latino, azkenean denontzat puntuzkoa Atenas da, Erromak ez du kultura propiorik ekoiztu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.

Orduan, H&K aholkularitzak mundu osoa ikaratu zuen gertaera ekoiztu zuen (asmatu, alegia).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

2 (ik ekoitzi 3)

Animazioa alde batera utzita 'Aupa Etxebeste!' euskaraz ekoiztu den film luze bakarra da azken 13 urteetan.  Berria - Kultura   2006-01-04

Gerla hartaz aski liburu eta film ekoiztu zituztela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

Euskal Kultur Erakundeak eta Usurbilgo Elhuyar Fundazioak elgarrekin ekoiztu dute Euskal Herriko Aurpegiak DVD-a. Ilargiaren sekretua Hik Hasi-k ekoiztutako filma San Agustin Kultur Gunean.  Herria   2005-10-13

Brasilen iaz ikusi filmen %22 bertan ekoiztuak izan ziren.  Berria - Kultura   2004-09-30

3 (era buruta izenondo gisa)

Hots ekoiztua izaki fisikotzat hartuta.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekoiztu ahal (9); ekoiztu ahal izan (4); ekoiztu ahal izango (3); ekoiztu behar (5); ekoiztu den (5); ekoiztu dituen (3); ekoiztuak izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus