Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbestekoa izan zen sortu zuen ikusmina, zalaparta, hain zen lan ezberdina, bere gainerako lan guztia eklipsatu izan duela. Berria - Kultura 2006-04-11
Taldeko gainontzeko partaideen lana eklipsatzen zuen bere distira faltsuarekin. Berria - Kultura 2006-04-27
Ez dago zer egiterik: elkarri jarraitzen dioten hainbat betikotasun, irudi finkoen sorta, elkar eklipsatzen dutenak txandaka, honek ez du mugimendurik egiten, ez denborarik, ez historiarik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 190. orr.
Ez naiz eklipsatzen ez banaiz; nire aurpegiak ez badu nire aurpegia estaltzen, nire besoek nire besoak, nire gorputzak ez badu nire gorputzak duen leku doi-doia hartzen, ez naiz ezer, ez naiz izatera iristen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 89. orr.