Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eklipse 1 iz argizagi baten estaltze edo itzaltze igarokorra, tartekatzen den beste argizagi batek sortua edo argizagi hura besteak eraturiko itzaletik igarotzeak eragina.

Eklipsea Lurra eguzkia eta Ilargiaren artean jartzen denean gertatzen den fenomenoa da.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Badu Aristotelesen lanaren berri, eta aurki eklipsea izango dela ere badaki.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 56. orr.

Zer gertatzen da eklipsea sortzen denean?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 61. orr.

-Ruche jauna, bazenekien Talesek eklipse bat iragarri zuela?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 60. orr.

Ezaguna baita astronomo maiek, Aristotelesen laguntzarik gabe, eklipseak iragartzen bazekitela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 57. orr.

Eguzkiaren eklipseak eta ilargiaren ezkutatzeak, halaber, kausa ezberdinek eraginak direla pentsatu behar duzu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.

Peru aldean, ilargiaren eklipsea zenean, nola txakurrak ilargiari zaunka eta txilio egoten diren, uste zuten animalia hauek ilargiarekin harreman bereziren bat zutela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 323. orr.

Ilargi ezkoa, berriz, Neptunoren erresuma meneko zaion argizagi hori, ia azken beltzeraino zetzan eklipseak jorik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 233. orr.

Eklipse baten amaiera ematen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Hain zen handia hegazti hori, ezen, "hegalak zabaltzen zituenean, eguzkia estaltzen baitzuen eklipse baten modura.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 132. orr.

Saia naiteke zerbait lekuz aldatzen, piztuz amodioak, katastrofeak eta eklipseak, eta gauzen insurrekzioa eraginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 307. orr.

2 (izenondoekin)

Hemen ez da eklipse osoa izanen, nahiz eta Eguzkia asko motelduko duen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Ez zen eklipse osoa, eta ez zuen erabat ilunduko, baina, desorduari erreparatu gabe, lotarako ezkutatu ziren txoriak, eguzkia indarra galtzen hasi orduko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Euskal Herrian, ordea, eklipse partziala baino ez da ikusiko.  Berria - Gaiak   2006-03-28

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dugu jakiterik izango eklipse egunean fenomenoa ikusteko oskarbi egongo ote den.  Berria - Gaiak   2004-10-08

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berez, Artizarra planeta Lurraren eta Eguzkiaren artetik igarotzea besterik ez da; ez da Eguzki eklipsea bezain ikusgarria izango, beraz.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Eguzki-eklipsea izan zen egun haietako batean, eguerdi aldean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.

Erabateko eguzki eklipsea ikusi ahalko dute bihar Brasilen, Afrikako iparraldean, Erdialdeko Asian eta Mongolian.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea eta eguerdiko ordu bata eta hogeita hemezortzi minututan bukatuko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Bezperatik komunikabideetan iragarrita zegoen gau hartan ilargi-eklipsea izango zela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 59. orr.

Egun hartan egokitu zen ilargi-eklipse bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Ilargi eklipsea ikusi da asteartean, urtarrilaren 9 aratsean, iparralde huntarik bezala (Hendaiako Abadia Jauregia) hegoaldeko Bizkaian ere, lurraren itzalak ilargia itzali duen artean.  Herria   2001-01-18

Ilargi-eklipsea gertatu zeneko gaua izan zen (maiatzaren 13.a): ustekabean harrapatu gintuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Argitasuna, beraz, ez da joan zen urriaren 3ko eraztun eklipsean bezainbeste jaitsiko.  Berria - Gaiak   2006-03-28

5 irud/hed

Aro Heroikoa, berez, aldi iragankorra baldin bada, bere etorreraren eta atzerakadaren seinalerik ziurrenak bere berariazko idealen epifania eta eklipsea dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus