Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ejertzizio (ETCn 5 agerraldi; cf ariketa ETCn 17.042 agerraldi; orobat ejerzizio ETCn 6 agerraldi) 1 ariketa.

Ejerzizio asko komeni zaio.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 42. orr.

Ohera joatea ez zen egunaren bukaera, beste ejertzizio-mota baten hasiera baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 46. orr.

2 pl gogo jardunak.

Begira bestela, Aita Kardaberazek berak San Inazioren Ejerzizioetan nola dioen: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

Huraxe izango zen ejertzizio haietako esperientziarik espiritualena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.

Esperientzia guztiz berri bat ere ezagutu genuen Eskolapioetako lehen ikasturte hartan: euskara txukunean gogo-jardunak deritzenak, ejertzizio espiritualak alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.

Apaizek harako plana adierazi zigutenetik gu ere egundoko planak hasi ginen egiten; izan ere, ikasle zaharragoei-edo entzunda, hotsa zabaldu zen gure artean, kristoren parrandak egiten zirela ejertzizioetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus