Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehuneko 1 iz ehuneko zenbatekoa. ik portzentaje.

Datu horiek ikusita, argi dago EAEn nabarmenki igotzen ari dela euskaldunen kopurua eta ehunekoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 189. orr.

Moskovskie Vedomosti egunkarian argitaratzeagatik ordaindu beharreko ehunekoa kobratu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 219. orr.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren helburuak betetzen badira, 2004an 1'7koa izango da ehuneko hori eta Europar Batasunari dagokion baliotik hurbilago geratuko gara.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 130. orr.

Gure inguru hurbilari erreparatzen badiogu, %0'943 izan zen 2000an IGrako Espainiak erabili zuen BPGren ehunekoa, hau da, Europako balioari zegokionaren erdia, hain justu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 129. orr.

Atmosferan dagoen ur-lurrun kantitatea, tenperatura berean asetasuna eragiteko behar litzatekeen kantitatearen ehunekotan emana.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Zalantzarik egon ez dadin, biztanleko errentaren ehuneko gisa adierazi da ikasleko gastua taularen zutabe horretan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.

2 (izenondoekin)

Ohart gaitezen gure bi erkidego autonomoetan gertatu direla goi mailako hezkuntzari dagozkion taula horretako ehuneko garaienak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.

• 3 izlag

"Halako lekuan" meategi bat bazen, zeinetik ehuneko 2 ateratzen baitzen baliozko zerik (ez zidan esan zer) eta ehuneko 98 alferkinik, eta hura alboko ibar batean deskargatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.

Ehuneko seiko interesari lukuruaren erdia deitzen zaiola, ehuneko hiruko interesari lukuruaren laurdena; lukuru osoa, beraz, ehuneko hamabikoa litzateke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

Txinatarrek ehuneko mila irabazten dute azukrearekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 15. orr.

Bakardadea ordaindutako prezioaren zati bat baizik ez da izan, prezio osoaren ehuneko hogei edo hogeita bost gehienera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

Garcilaso Incak dio ezen Espainian, Indietako konkistaren ondoren, errentak ehuneko hamarretik ehuneko bostera jaitsi zirela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

BAM entitate publikoa engaiatu da lan gabezian diren langile guztien pagatzera, hiltegi berrituan hartuak ez direno, beren soldataren ehuneko ehunarekin.  Herria   2004-11-11

4 zenturia.

"Zenturioi batek", esaten da Txildebertoren dekretuan "berea ez den ehuneko batean, edo gure leialen mugen barruan lapurra aurkitzen badu, eta ez badio jazartzen, lapurraren ordezko izango da, edota zinegite bidez garbituko du bere burua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus