Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

portzentaje (104 agerraldi, 11 liburu eta 67 artikulutan; orobat portzentaia 112 agerraldi, 7 liburu eta 82 artikulutan, eta porzentaia g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian portzentaje agertzen da) 1 iz ehunekoa.

Bankuek jasotzen dituzten gordailuen ehuneko jakin bati erreserba gisa eutsi behar izaten diote beren kutxetan; portzentaje horri kutxa-neurria deritzo.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Nagusiak portzentajea pittin bat altuagoa uzten zidan gainera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.

Herrialde orotan, Barne Produktu Gordinak (BPG) gora egitea eta gorakada horren portzentajea funtsezko gaietako bat da politika ekonomikoan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

Guk oso portzentaje txikia ataraten dogu liburuen salmentatik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 10. orr.

Portzentaietan ere, txikia: ez da ehuneko hirura iristen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

Zenbakiak gehitu, kendu, portzentaiak atera...  Berria - Kultura   2004-01-14

Helduen artean, malariak hildakoen portzentaia %61,9tik %17ra jaistea lortu dute bost urtean.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Portzentajearen parterik handiena, %1,19, enpresek egindako gastua da.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

Herrialdekako datuak kontuan hartuta, Nafarroak dauka portzentajerik handiena (%11,69).  Berria - Ekonomia   2004-04-06

Ezezkoak portzentaje handiagoak lortu ditu herenegungo galdeketan: erroldaren %12,7 eta boto-emaileen %32,6.  Berria - Harian   2005-02-22

Portzentaiak oso kontsolagarri izan badaitezke ere, errealitate gordinak kaltetuaren edonortasuna erakusten zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bere kalkuluen arabera, ehunetik batekoa da barkamen portzentajea; borreroari ez asko ez gutxi iruditzen zaio.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.

Ez die aurre egiten drogen gaineko lege gogorrei edo gizonezko afroamerikarren kartzelatze portzentaje handiei.  Berria - Mundua   2004-10-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

portzentaje txikia (3)

portzentaia handi batek (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus