Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehundaka (109 agerraldi, 48 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 569 agerraldi) 1 adlag ehunka. ik ehunka.

Bestean, berriz, akatsa atzeman zuan, baina ez guztian: loteak ehundaka zituan, eta hamarretik seik inguru ageri zitean babarrunen eragozpena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 273. orr.

Erabilitako pospolo-kaxak gordetzen omen zituen sotoan, ehundaka, debekatua baitzien bedelei botatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Ardangelan, berriz, hantxe zeutzan botilak, ehundaka, ardo preziatuak oro ozpin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Baina ehundaka ziren nire bizitzan zehar bete izandako gurutzegramak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.

Beste behin ere, eta ehundaka dira kasuak, tortura salaketak epaitegiarekin egin du topo; horma gor eta itsu baten aurrean jarritako salaketa izan da beste behin ere Ainararen hau.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Ez lau batera, baina banaka-banaka, horrelako kasuak urtero ehundaka gertatzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 84. orr.

Ehundaka zekizkien buruz, bulegoan ehundaka ilustratu behar izan baitzituen aspaldi, eskuz, ordenagailuaren laguntzarik gabe, lanak oraindik eskulan kutsua zuenean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 52. orr.

Hartaraz gero, neure studioetan eta neure prestakuntzan aitzina egiten nuela, ehundaka ikasi behar izan ditut, milaka ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

-Baina ehundaka dabiltza hor!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 252. orr.

Sekulako sarraskia egin bide zuten: ehundaka, milaka otsoak akabatu zituzten, gezi, lantza edo ezpataz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 97. orr.

Vladimirrek miseriazko soldatak ordaintzen zizkien kontratatutako ehundaka langileei.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.

Inguruan, ehundaka monitore zifra aldakorrez jantziak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.

Une ilun eta larrietan ene ogi, ene laztan, ene arnas, eta babes, izan ditudan ehundaka ta ehundaka lagun eta musikari guztiei.  Herria   2004-12-02

2 (izen mugagabe baten ezkerrean)

Ehundaka tonelada zilar ipiniko dut nik funtzionarioen esku, errege-gordailura eraman dezaten.  Elizen arteko biblia   Est 3,9

Ez nago bakarrik, ehundaka begik barrandatzen naute. Itsas txakurrek ehundaka milia egiten dituzte inon gelditu gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 72. orr.

Milaka bazkari ematen dira egunero, ehundaka etxebizitza alokarazten ditu, ehundaka langile daude inguruan eraikinak konpontzen edo egiten, milaka lagunek garraio publikoak erabiltzen dituzte, milaka bisitari etortzen dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.

Ehundaka gizon dira emakume bat baino gehiago maite dutenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 67. orr.

Hauxe izan da ene sumendia, laba honen indarrak ehundaka sabel, ezpain, tunel, sarobe ernaldu ditu, ene gogoz kontrara, diru apur batzuen truk.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

Harryk bazuen oraindik zer galdetu, ehundaka galdera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 56. orr.

Hizkeramodu hori ia desagertu da dagoeneko; pare bat belaunaldi aurrerago, artean ehundaka hitz eta esapidez hornitua zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Oraindik ere ehundaka sustrairen bidez hari loturiko herrialdeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Batzuk dirdirka izotz-burduntzi txikiekin eta beste batzuk dizdizka ehundaka kandelarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 177. orr.

Ohikoa izan zen ehundaka edota agian milaka urtetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

· Leku hartako paretetan zeuden Castroren iraultzari eskainitako ehundaka argazki haiek.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 205. orr.

Zenbait ehundaka disko zituen ondoan, bi montiotan banatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ehundaka aldiz (3); ehundaka pertsona (3); ehundaka urte (3); eta ehundaka (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus