Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehunka (1412 agerraldi, 140 liburu eta 812 artikulutan; ETCn 16.147 agerraldi) adlag 1 hainbat ehuneko dituen kopuruetan, kopuru handietan. ik milaka.

Zurari heldu, hura gainditu eta ehunka etorri zitzaizkidan gainera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Argi bat baino gehiago ikusi zuen: ehunka ikusi zituen, denak batera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 272. orr.

Ehunka ikusiak nituen halako gizonak Errusian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Dorrea inbaditu dutela, hire kideak ehunka akabatu dituztela eta presoak hanka egin duela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 249. orr.

Diosesako apezek katedralea ehunka betetzen zutelarik, gutarik 25-ek Ordena saindua ukan ginuen goiz hartan.  Herria   2001-05-17

Han agertzen dira hegaztiak, batzuetan ehunka, mota guztietakoak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 147. orr.

Txoriak ehunka eta milaka abiatzen ziren hegan, txio-txioka pozaren pozez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Ehunka joaten ziren entzuleak, trumilka, haren eskoletara.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

Metrailadoreen edo tiro bizkorreko kanoien tiro jasa bakoitzak ehunka jaurtitzen ditu obusak edo bala argitsuak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Saguzarren aldrak agertu ziren, dozenaka, ehunka agian, ilunabarreko argitan hegaldi nahaspilatsuan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Zabalak dioenez, Euskal Herrian Sustatuk bidea hasi zuenetik, ehunka dira azken urteetan euskaraz sortutako blogak.  Berria - Harian   2005-11-27

Beldurrik gabe, ahalge izpirik gabe, aitortzen du ehunka direla, milaka behar bada.  Herria   2001-04-12

Dozenaka edo ehunka, esan nuen, begiz, eta orduantxe jabetu nintzen dozenaka edo ehunka zirela, zinez, hildakoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Ehunka dira Eskualdeko Ofizialak eta, arau berriekin, oraindik gehiago behar dituztela esaten dute.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 353. orr.

Irudiak ehunka heldu zitzaizkion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Otsoak ehunka zebiltzan oraindik hara-hona korrika izotzen artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 406. orr.

Alargunak eta umezurtzak ehunka utzi zituen atzean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

Ehunka izan baitziren liburuxkan idatzi zuten pertsonak.  Berria - Harian   2005-10-29

Trenbidearen bi aldeetan, txabolak eraikiak izan ziren, ehunka.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

Ehunka Donostian, eta mila inguru Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

2 (izen mugagabe baten ezkerrean)

Ehunka lagun iristen da egunero hona, zahar eta ume, eri eta osasuntsu, Hitlerren beldur.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Ehunka lagun ziren bilduak Bizkaiko herri ttiki hortan.  Herria   2003-09-25

Ehunka pertsonak egin du bat Bilgune Feministaren deialdiarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Eraso hori izan aurretik, ehunka xiitak manifestazioa egin zuten hiriko kaleetan.  Berria - Mundua   2006-04-07

Ehunka guardia zibil etorri ziren eta etxe guztiak miatzeari eta mendiak patruilatzeari ekin zioten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 90. orr.

1936: Ehunka irlandar, IRAko kideek zein ohiek Espainiara jo zuten, bi aldeetan borrokatzera.  Berria - Harian   2005-07-29

Milinkievitxek eta haren ehunka jarraitzailek Minskeko Urriko Plazan jarritako oihal aterpeetan igaro zuten astelehen gaua.  Berria - Mundua   2006-03-22

Eguneroko bizitzan ehunka pizgarri daude, legezkoak eta legez kanpokoak.  Berria - Kirola   2004-11-28

Ehunka urte dituzten olibondoak dira.  Berria - Kirola   2004-08-10

Harri trinkoa, zeparik gabea, ehunka gizoni ehunka urtez lan emateko modukoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Suge hau, tamaina erraldoia izan eta ehunka urtetan bizi daitekeena, oiloaren arrautzatik sortzen da, apoak azpian berotuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 243. orr.

Erresumak ehunka gizon galdu zituen egun haietan, hilik franko, preso ez guti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Arabako metalgintzako ehunka langilek manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Gasteizen Ehunka neska-mutil lizentziatu ziren Euskal Filologian, klasikoen uretan edan zuten ehunka neska-mutil, literatur berpizkundeko masa kritikoa izango ziren ehunka neska-mutil.  Berria - Ekonomia   2004-06-02

Ehunka gerlarik eta baserritarrek agur egiten zioten euren askatzaileari.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 200. orr.

Gero ehunka orein-larrurekin itzultzen zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.

Zabalera handiko berrogeita hamar ontzi eta ehunka batel txikiago.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.

Circle Café kafetegiaren kanpoaldean eseria nintzen ehunka jende etorbidean gora eta behera ikustera Haien gainean jarririk, lauza itzelak, marmolezkoak haiek ere, eta ez dago haietarik bakar bat ere mugitzerik, ezpada ehunka gizonen indarrez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.

Ehunka bizantziotar erudito eta itzultzailek ihes egin zuen, ehunka greziar liburu eramanik berekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Ez nukeen ehunka urtean uste izango horrelako emazte baten balioa ez aintzat hartzeko bezain mentsa izango zenik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Beste zenbait ehunka gizonek fardel arinak zeramatzaten posta-zaldiekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.

Hango kartzela batean dute Izaskunen gizona, ehunka urtetarako kondenaz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 83. orr.

Ehunka gramo batzuk gantz-azido lapurtuak nituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Ehunka mila pertsona bideetan ihesi zihoazen, iparralderantz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 55. orr.

Ehunka milioi urteko eboluzioan aldatu gabe jarraitu duten sekuentzia asko berdinak dira, gure arbaso beretik jasoak.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Ehunka eta ehunka argazki.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

· Ez nukeen ehunka urtean uste izango horrelako emazte baten balioa ez aintzat hartzeko bezain mentsa izango zenik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Branek ehunka metrora ezagutzen du haren usaina.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 90. orr.

3 (izen mugatu baten ezkerrean)

Banekien halako kasuek, benetako nahiz balizkoek, ehunka urteetan zer pentsatua eman zietela filosofo eta psikologoei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.

Orriaren gudu-nahasmenean hantxe zebiltzan Hiru den eta Bat den Jainkoa, Irlandako jainkoki paganoak eta handik ehunka urteetara, Aro Nagusiaren hasieran, borrokatuko zirenak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Atzera egin behar izan du errepublikar osteak; bere 50.000 soldaduak, ehunka zaldiak, eta bere 100etik gorako kanoiak arrapaladan Erribera aldera garraiatuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Ehunka argazki horiek maiz izan zituen hizpide Olaldek.  Berria - Kultura   2004-12-22

Ehunka kilometroak egitera bizikletaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

Ehunka geneak behar bide dira abaraska-tankerako begi bat edo dilista-tankerako begi bat fabrikatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.

Tiroketa aitzinago gertatzen ari da, bera dagoen tokitik ehunka metro batzuetara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

4 (izen gisa)

Ehunka batzuk lurrera erori ziren, eta hantxe gelditu gorpu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

Nahas ditzagun talde horiekin kalender ehunka batzuk, eskeko fraide antzekoak, zarpail jantziak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Beste mandatu batzuen artean, nekazari ehunka batzuk Babes Batzordean bahitzeko ahaleginak egin zitzala eskatu zioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Jeepetan eta gudako gurdietan sartu ziren herrian ehunka batzuk soldadu.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 92. orr.

Horra non gauden garraio bagoien aitzinean geldituak, lau ehunka, kondatuak eta berriz kondatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo ehunka (12); azken hilabeteotan ehunka (4); baina ehunka (4); beste ehunka (27); bildutako ehunka (9); bildutako ehunka lagunek (4); da ehunka (4); dauden ehunka (5); dira ehunka (6); dira eta ehunka (4); diren ehunka (19); dituzte ehunka (5); dozenaka edo ehunka (4); dute ehunka (17); dute ehunka lagunek (9); duten ehunka (7); edo ehunka (7)

ehunka aldiz (6); ehunka argazki (7); ehunka artikulu (7); ehunka batzuk (8); ehunka begi (4); ehunka bider (4); ehunka bildu (4); ehunka dira (15); ehunka edo (8); ehunka edo milaka (7); ehunka emakume (5); ehunka eta (26); ehunka eta ehunka (16); ehunka eta milaka (9); ehunka etorkin (5); ehunka etxe (7); ehunka etxebizitza (5); ehunka gazte (17); ehunka gaztek (4); ehunka gizon (8); ehunka herritar (12); ehunka herritarrek (17); ehunka hildako (16); ehunka hildako eragin (4); ehunka hildako eta (4); ehunka ikasle (6); ehunka immigrante (4); ehunka irakiar (4); ehunka izan (6); ehunka jarraitzaile (5); ehunka jende (6); ehunka kide (4); ehunka kilometro (6); ehunka kilometrora (10); ehunka lagun (108); ehunka lagun atera (4); ehunka lagun bildu (29); ehunka lagun elkartu (6); ehunka lagunek (70); ehunka lagunek hartu (5); ehunka lagunen (15); ehunka lagunen aurrean (5); ehunka langile (7); ehunka langilek (5); ehunka liburu (4); ehunka manifestari (9); ehunka manifestarik (6); ehunka metro (5); ehunka mila (56); ehunka mila lagun (4); ehunka mila lagunek (4); ehunka mila pertsona (8); ehunka milaka (6); ehunka milioi (17); ehunka militante (6); ehunka ordezkarik (5); ehunka palestinar (6); ehunka palestinarrek (6); ehunka pertsona (45); ehunka pertsona bildu (6); ehunka pertsona hil (7); ehunka pertsonak (9); ehunka preso (10); ehunka senide (5); ehunka senide eta (4); ehunka soldadu (10); ehunka tona (5); ehunka urte (9); ehunka urteko (4); ehunka zauritu (16); ehunka zauritu eragin (5); ehunka zibil (8); ehunka ziren (4)

ere ehunka (8); eskatu dute ehunka (5); eta ehunka (108); eta ehunka lagun (4); eta ehunka mila (4); eta ehunka pertsona (5); eta ehunka zauritu (14); gero ehunka (4); handik ehunka (4); herrian ehunka (4); hil eta ehunka (9); hilabeteotan ehunka (4); joandako ehunka (5); osoko ehunka (6); urtero ehunka (9); zen ehunka (4); zeuden ehunka (6); ziren ehunka (32); zituen ehunka (4); zituzten ehunka (7); zuten atzo ehunka (5); zuten ehunka (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus