Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ehun1 iz 1 biologian, morfologia eta eginkizun bera duten zelulen multzoa.

Aurpegiko ehun batzuk hondatu zizkion hozminak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Gorputzeko ehun guztietan dago kolagenoa, baina besteak ez bezalakoa da hezurretakoa, mineralizatu egiten baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Gorputzaren ehun bat ez ezik garraio-sistema bat ere badenez odola, [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Erdiko geruza gehituta lortzen da hurrengo konplexutasun maila, eta horretatik garatu dira, eboluzioan zehar, hainbat organo eta ehun; besteak beste, eskeletoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Alzheimerrak kalteturiko ehunak.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Zeren nerbio-zuntza, gorputzeko gainerako ehun gehienak bezala, ez baita eroale ona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Bizkar-muinean behera zabaltzen da ehun hori, eta handik, berriz, gorputz osora, nerbio finezko sare bat eratuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Gorputzaren diseinuan, ordea, elkarri loturik egon behar dute pieza guztiak odol-hodi, nerbio eta beste ehun batzuen bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Gorputzaren diseinuan, ordea, elkarri loturik egon behar dute pieza guztiak odol-hodi, nerbio eta beste ehun batzuen bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Inguruko ehunen dentsitate bertsua du bihotz naturalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 245. orr.

Zailagoa da organo-transplanterako ehunen bateragarritasuna lortzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Ehunen patologiari buruzko lana.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.

Justxenkoren odolean eta ehunetan dioxina gai kimikorik kutsagarrienetako bat ohi den baino 1.000 bider gehiagoko kontzentrazioan aurkitu dute.  Berria - Mundua   2004-12-12

Mintz basilarra deritzo ehunezko xafla horri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gorputzeko ehun eta osagai egiturazko ia guztiak hainbat eta hainbat helbururen zerbitzura daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.

Hildako ehuna xehatu eta erretiratu egiten dute, ehun berria hazi eta galera berdindu dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Zaila da organo artifizialak garatzea, gorputzak arbuiatu egiten baititu plastikoa eta metala, ehun arrotzak arbuiatzen dituen bezalaxe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

Ehun garrantzitsuak dira eskeletoa eta hari atxikitako muskuluak. elkarren kontra zapaldurik daude zelula hil horiek, ehun sendo bat eratzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Larruazalaren azpian dauden ehun bigunek eragozpen handirik gabe eroaten dute elektrizitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.

Arteria handien paretek ere ehun elastiko asko dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Barruko organo eta ehun delikatuak ingurune gaiztotik babesteaz gainera, ingurunea bera kontrolatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Ehun transplantatu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Abortatutako umekien erretinetako ehunak jarri zizkioten orain bi urte ia itsu zen emakume bati, eta andre horrek, apurka-apurka, ikusmena berreskuratu du.  Berria - Gaiak   2004-10-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aita, Roland Dee, ehun-saltzailea zen, baina ez edozein ehun-saltzaile, Henry VIII.aren arropa egiteko ehunak berak hornitzen baitzituen erregearen Hampton Courteko jauregira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Jakina baita (ehun-hazkuntzan egindako esperimentuetatik) beren forma eta egitura bereziak garatuko dituztela hezurrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Ehun-geruza bat da urdail-mukosa, fluidozko kapa labain batek estalia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Ehun-transplantea, arazo gehienentzat irtenbide onena izan daitekeena, aurrera egin ezinik dago, oraindik ere arbuioaren prozesua behar bezala ulertu faltaz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Usteltzearen ondorioz gasa sortzen da, gas horrek zelula ehunak eta barrunbe guztiak zabaltzen ditu, eta horrexek ematen dio gorpuari buiatu itxura hain ikaragarri hori.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Neuronek, garun-ehunaren parterik handiena osatzen dutenez, zerikusiren bat izan behar dutela oroimenaren gordailuarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Nerbio-ehunez egina da garuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Nerbio-ehunezko hainbat pistaren bidez lotzen zaio bizkar-muina garunari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Substantzia horiek [...] urte askoan irauten dute atmosferan, eta, era horretan, animalien gantz ehunetan eta Artikoko izotz blokeetan ere pila daitezke.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Osteoblastoek hezur-ehun berria sortzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Zuntz-ehun gogor batez egindako kordoi bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Sentimenezko errezeptoreek eta nerbio bukaerek bulkada elektriko bihurtzen dituzte laztanak, eta, sentimen ehunen bitartez, larruazal guztitik [...] erreflexu orgasmikoaren guneraino eramaten dituzte bulkadak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Iragan mendeko Piamontean ehun-oihalen merkataritza juduen eskuetan zegoen maiz, eta hortik azpihizkera espezializatu bat sortu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 25. orr.

6 edozein hari edo zuntz mota ehoz egiten den ekaia. ik oihal.

Bidal iezadazu, urrea, zilarra, brontzea eta burdina lantzen eta ehuna gorriz, gorriminez eta morez tindatzen iaioa den gizonen bat.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,6

Ikara ematen zuen etxeko oihal, zapi eta ehunetara hurbiltzeak: hauts bihurtzen ziren ukitze hutsarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Aski zuen fardelen tamainari erreparatzea bakoitzaren barruan zeuden oihalek edo bestelako ehunek zenbateko pisua zuten jakiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

Momia kotoiz beteriko ehunekin bilduta zegoen eta ehun horiek soka batekin lotuta.  Berria - Gaiak   2004-03-07

Biltegietan, aletegietan eta idortegietan hark beste oihal, ehun, ardi-larru ondu zein ondugabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Sedazko jantzien ordez ehunezko jantziak jantzi dituztenak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Kalitaterik oneneko ehun holandarra -alkandorak egiteko-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.

Hain bortizki jiratu zen besaulkian, ezen zarrastatu egin baitzen bigungarria biltzen zuen ehun artilezkoa; harrituxe begiratu zion Manilovek berak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Txanponez txanpon dirua bildu eta komodako kaxoietan ezkutaturiko ehun latzezko zakutxoetan sartzen duten andre lurjabe txiki horietakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Kotoizko ehun koadrodunez, eskuz egindako errezelez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 293. orr.

Ez dute erabiltzen larruzko jantzirik, ez lihozko ehunik, ilezko tunika kaputxadunak bakarrik baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

Dekoraziorako aukeratu zuen kretonazko ehuna, berriz, ez zuen hainbeste aukeratu diseinu garaikideari men egitearren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ingalaterran egona baitzen oihal-ehunak erosten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 19. orr.

Koloretako tafeta-ehuna bezala aurkituko ditugu honen ipurmasailak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.

Molekula txiki jakin batzuekin erreakzionatzeko gai da, zenbait oliorekin kasurako, eta haien artean zubiak sortzeko, sare-ehun trinko eta beraz solido batean eraldatuz: halaxe "lehortzen" da, adibidez, liho-olioa eguratsean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.

9 irud/hed

Bozgorailuaren distortsioak haizearen ehuna tarratatu zuen, gure belarriak negarrez ipini.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.

Ekoizpenaren hondamena, hiperinflazioaren esperientzia arriskutsua eta gizarte-ehunen desegitea dira Bretton Woodseko erakundeen jarrera argituaren pean eramandako "eraldaketa handi" horren fruitu garratzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edo ehunak (3); ehun hori (8); ehun horiek (4); ehun laginak (4); ehun zati (6); ehun zati bat (4); ehun zatiak (3); ehunak eta (7); eta ehunak (5); gorputzeko ehun (4); gorputzeko ehunak (3); kretonazko ehun (3); obulutegiko ehunak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus