Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
egotaldi (ETCn 51 agerraldi; cf egonaldi 6.607 agerraldi) iz egonaldia.
Leku batean bizitzeak esan nahi du hor luzaro egotea; horrela, animaliak bere egotaldia herri-basoan zein jabe bakarrarenean, luzatzen duenean, hartaz esan ohi da "bertan bizi dela", nahiz eta, segur aski, ibilian ari. pasaportea neuk gordeko dut, egotaldia ordaintzen duzun arte! Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 72. orr.
Oraindik nahiko luzatu da gure egotaldia te-etxe jendetsuan, bigarren pipa erretzen amaitu arte. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 109. orr.
Pentsatu dut, eta ez dit ardura izan, atzo penaz oheratu bainintzen, nolabait sumatuz hiri honek eta, batez ere, Peterrek, egun gehiagoko egotaldia merezi zutela. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 104. orr.