Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egonaldi (ETCn 6.607 agerraldi) 1 iz norbait nonbait egoten den aldia. ik egotaldi.

Atzerrian urte nahikorik eman eta gero, baserrietan egonaldiak egiten hasi nintzenean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 100. orr.

Men egin diet etxe ttipian elkarrekin egonaldi bat egiteko zaldunak egin dizkidan erreguei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 172. orr.

Stephen wiltshirerekin egonaldi bat egin nuen uztailean, eta handik itzulia nintzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.

Gure etxean azkenekoz egin zenuen egonaldian.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 509. orr.

Hura landaldera partitu berri zen bi eguneko egonaldi bat egitera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 512. orr.

Ez zegoen jada nahikoa denbora otordu luzeetan patxada ederrean egonaldiak egiteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

Gero bi egonaldi egin nituen Indian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 8. orr.

Haren egonaldiak lau urte iraun zuen, 1848tik 1852ra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Zein ongi mintzatzen zitzaigun osaba Joanikot Collège de France-n egin zuen egonaldiaz, han iragan zuen azken urteaz batik bat [...]!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.

Egonaldia luzetsita inguruan bueltatxo bat egitera joan nintzen, plaza eta frontoia ikustera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.

Egonaldiak gogoeta sakonak eginarazi zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 189. orr.

Salamancako egonaldiaren ondoren, nehoiz baino konbentzituago nengoen ezen sineskeriaren eta superstizionearen aurka borrokatu behar nuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.

Pariseko nire egonaldiari buruz ez zuen hitzik aipatu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 365. orr.

Goiz huraxe izan zen, ziur aski, kartzelako egonaldian izan dudan goizik zoriontsuena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 128. orr.

Ostolazarengan nabaria zen presondegiko egonaldia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.

Amak, ordea, ospitaleko egonaldiak oso garesti jotzen zuenez, etxera itzuli behar izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 269. orr.

Mirailaren aurreko egonaldi biluzietan, Janinak bere papo handi eta astuna astiro begiratzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

In carcere, dio latinezko testuak: hemen Jesusen basamortuko egonaldia aipatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 317. orr.

Gasteizko San Viator ikastetxeko ikasleak dira nagusitu, saritzat Urbasako kanpinean asteburuko egonaldi bat irabaziz.  Herria   2004-06-03

Galdera horrek gogorarazi zion ez zeukala hango egonaldia zertan gehiago luzaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 193. orr.

Hogoi urte iraun du hango egonaldiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Egonaldiak familia euskaldunetan.  Herria   2003-04-17

2 zerbait nonbait egoten den aldia

Gerta daiteke berniz bat biltegiko egonaldian solidifikatzea (guk, geure gogorrean, "leher egitea" esaten dugu), eta orduan jeneroa bota egin behar da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Biolin eta guzti, egonaldi luze baterako prestaturik etortzeko aholkatu zioten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Munduaren Erreginarenganako debozio kartsuak eraginik, Jainkoaren gizona leku hartan egonaldi luzeak egiten hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.

Horrela bultaño bat so egon ondoan, joaiten ziren ostatura egonaldi labur batzuentzat, anitzek arno eta salda manatuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 101. orr.

-Egonaldi ona egin duzu ahizparen etxen?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 167. orr.

Joanesek bere bizi guzian uste izan zuen herriko bi neskari zor ziela kontzentrazio kanpamenduko bigarren egonaldia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 63. orr.

Musika Plazan egin genuen azken egonaldia Ximonekin.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 127. orr.

Ospitaleko azken egonalditik etxeratu ondoren, gaixoa ez zen gehiago gauza izango bere kasa oinez ibiltzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 142. orr.

Mila galdera egin dizkizu ordezkaritzako militanteen inguruan: ekintza terroristak egiteko azpiegitura antolatzen ari al ziren; behin-behineko egonaldia al duten Madrilen; [...].  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 173. orr.

Nehork trabatzen ez zituen buruz-buruko egonaldi luzeetan bere bizia kondatu zidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.

Uztailaren 26an denboraldi-aurreko egonaldia hasiko da.  Berria - Kirola   2004-05-18

Juvenaliak kontatu zuen berak maite izan zuen gizona hil egin zutela ohean bere gainean zegoelarik, harrez gero ez zuela maitasunean iraun nahi izan eta, hargatik, bilatzen zituela gau bateko egonaldiak, gau bateko maitaldiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 158. orr.

Ezin ahantzizko egonaldia hemengoentzat.  Herria   2003-09-18

Parisen burutu berri duen urtebeteko egonaldian hainbat deskubrimendu egin ditu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Susmoaren haritik, bere buruari zelata egiten hasi zen Hauster komuneko egonaldi luzeetan.     «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.

Orduan hasi zitzaion, pixkanaka, Bilbora itzultzeko ideia sendotzen, egonaldi londrestarrari behingoz amaiera emanez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 251. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egonaldi baimenarekin izandako arazoek hilabete baino gehiago atzeratu dute Rivasen etorrera.  Berria - Kirola   2004-08-22

Egonaldi agiria lan kontratuaren iraupaneraren araberakoa izanen da.  Berria - Harian   2006-02-10

Kubako egonaldi osteko harremanak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahantzi gabe Uda Leku elkarteak antolatzen duen bertsu-egonaldia uztailaren hastapen hortan.  Herria   2004-02-12

9-etan Napoleon-en denborako soldadoen atseden egonaldia.  Herria   2003-06-12

Fiskalak 15 urteko erierietxe egonaldia eskatu zuen atzo 2002ko uztailean Donostiako TAO agente bat hiltzen saiatu zen gizonezko eskizofrenikoarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Argazkiari eskaini erakustoki iraunkor batez gain, ikastaldiak eta sorkuntza egonaldiak eskaintzeko espazio batek osatuko du Argazkiaren Etxeak.  Berria - Kultura   2004-02-14

Bada esaten duenik Perikok zazpigarren ospitale egonaldi bati uko egin nahi izan ziola modu horretan bere buruaz beste eginaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batean egonaldi (4); bi egonaldi (3); da egonaldi (4); duen egonaldi (3); egin zuen egonaldi (7); egindako egonaldi (5); egonaldi agiria (13); egonaldi agiriak (5); egonaldi bat (48); egonaldi bat egin (11); egonaldi bat egiteko (4); egonaldi bat egiten (4); egonaldi batean (6); egonaldi hartan (5); egonaldi hori (7); egonaldi horiek (4); egonaldi labur (6); egonaldi laburra (3); egonaldi laburrean (3); egonaldi luze (12); egonaldi luzea (4); egonaldi luzea egin (3); egonaldi luzeak (9); egonaldi luzeak egiten (5); egonaldi osoan (3); eguneko egonaldi (3); eguneko egonaldi bat (3); eta egonaldi (12); gero eta egonaldi (3); hilabeteko egonaldi (3); zen egonaldi (3); zuen egonaldi (9); zuen egonaldi batean (3)

astebeteko egonaldia (3); astebeteko egonaldia egingo (3); azken egonaldia (5); bateko egonaldia (3); bere egonaldia (4); beren egonaldia (3); bi eguneko egonaldia (4); bi hilabeteko egonaldia (3); dugu egonaldia (3); duten egonaldia (3); egin zuen egonaldia (3); egindako egonaldia (5); egonaldia egin (22); egonaldia egin dute (5); egonaldia egin ondoren (3); egonaldia egin zuen (3); egonaldia egingo (18); egonaldia egingo du (9); egonaldia egingo dute (8); egonaldia egiteko (5); egonaldia egiten (5); egonaldia eta (6); egonaldia ez (5); egonaldia hasiko (3); egonaldia luzatu (6); egonaldia luzatzeko (4); eguneko egonaldia (17); eguneko egonaldia egingo (10); egunetako egonaldia (3); eta egonaldia (6); hango egonaldia (5); hilabeteko egonaldia (6); hilabeteko egonaldia egin (3); lau eguneko egonaldia (3); lehen egonaldia (3); nire egonaldia (4); ospitaleko egonaldia (3); tropen egonaldia (3); zuen egonaldia (4)

bere egonaldiaren (4); egin zuen egonaldiaz (4); egindako egonaldietan (4); egonaldiak egiteko (3); egonaldiak egiten (4); egonaldiak eta (3); egonaldiaren azken (4); egonaldiaren helburua (3); egonaldiaren ondoren (4); egonaldiaren ondotik (4); egonaldiaz geroztik (4); eta egonaldiak (3); nire egonaldiaren (3); zuen egonaldiaz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus