Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egonkortasun 1 iz egonkorra denaren nolakotasuna.

Casasek azpimarratzen zuen Itoizko horma hartzen duen ezkerreko magalaren egonkortasunak "arazo larriak" dituela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 169. orr.

Norbanakoak halako gizarte jakin batekoak direla sentitzeak sendotu egiten ditu, uneoro, gizarte kohesioa eta egonkortasuna.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.

Orain buruhaustea konpontzea lortu dut, eta egonkortasuna eskuratzea, inola ere espero ez nuen moduan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.

Behin aitak alde egindakoan, Tom inguruan izate hutsak egonkortasuna edukitzen lagundu izan zion Rory-ri bere bizitzan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Diruaren hazkundeak eskaintza potentzialaren hazkundearekin batera joan behar zuen, horixe baitzen inflazio-iragarpenak aldatzeko eta prezioen egonkortasuna berreskuratzeko modu bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Irakasleen egonkortasuna izan da hasieratik gure lehentasun nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Horien bitartez, irakasle kontratatuen egonkortasuna ziurtatzen genuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Halako proiektuek egonkortasuna behar dute, baina baita aldaketak ere.  Berria - Harian   2005-06-12

Baliabideren baten zentzugabeko gainbehera, ingurumenari eginiko kalteak eta gizartearen egonkortasunaren gainbehera onartezinak dira gizarte iraunkor bat sortzeko garaian.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Iraken berreraikuntzari, egonkortasunari eta ekonomiaren garapenari laguntza ematen jarraitu behar du Bulgariak.  Berria - Mundua   2004-07-15

Lehengaien prezioen egonkortasunerako mekanismoak bideratuko ahal izateko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Lehengaien mundu-merkatuen egonkortasunerako proiektuek berez izaten duten anbiguitatean datza auzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Bakerik eta egonkortasunik gabe ezingo dugu inoiz garapenaz hitz egin, ezta pobrezia amaitzeaz ere.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Udatik negura bitarteko zurubi luze horretako giro egonkortasunik gabea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

Kontuan hartu dut Jaungoikoaren Hiri txit aintzatsuaren defentsa, bai gaur egungo fedegabekoen artean erromes gabiltzanon bizitza fedetsuan eta bai betiko atsedenaren egonkortasunean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 347. orr.

Iraken jarraitu behar dugula, Irak egonkortasunez eta askatasunez berez jarraitzea duen arte.  Berria - Mundua   2004-05-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egonkortasun emozionala, lan eta ekonomi mailakoa, psikologikoa, etab.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.

1950eko eta 1960ko hamarraldietan truke-tasek izan zuten egonkortasun erlatiboa finantza-historiaren oso aldi berezi bati dagokio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.

Egonkortasun monastikoa, bakardadea, barne antolaketa baketsu eta ordenatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.

Ekonomia berdintasuna areagotzeak, gizarte baten egonkortasun politikoa, ekonomikoa eta soziala areagotu dezake.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Herrialde batek inflazioa eta egonkortasun makroekonomikoa helburu hartuta aplikatzen badu diru politika, merkatuen askatasuna edo truke-tasa finkoa alde batera utzi beharko ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzarmen hori egonkortasun-elementua ere izan daiteke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Hezkuntza Sailak dagoen horretan betearaziko du egonkortasun dekretua.  Berria - Harian   2005-03-17

Egonkortasun akordioa sinatu dute Jaurlaritzak eta sindikatu nagusiek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Gaiak edo teoriak eratzen dituzte euren koherentzia, zorroztasun eta egonkortasun mailaren arabera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.

Pertsona eseria egonkortasun eta atseden egoerarik hoberenean aurkitzen denez, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Espekulatzaileek (ustez, eragile arrazionalak direnak) interes-tasak apalak direnean erostean eta garestiak direnean saltzean datza espekulazioaren egonkortasun-eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Botereak, disparekotasunak eta egonkortasun-eza kapitalismo globalean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 339. orr.

Truke-tasen egonkortasun ezak, ziurtasun falta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Europan, truke-tasen egonkortasun falta integrazio ekonomikoaren eragozpen handitzat hartzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Gobernuek zerga politika ortodoxoak ezarri beharko dituzte, Egonkortasun eta Hazkunde Ituna indarrean dagoenez, defizit publikoa orekaturik eduki behar baita sortzen baitu esportatzaileengan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duenean)

Milton Friedmanen arabera, espekulazioaren bertute egonkortasun-eragileak bultzatzea da diruen flotazioaren beste abantaila bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egitura ekonomikoak, gizarte egonkortasunak, pentsamoldeen inertzia, ohikuntza teknikoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.

Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriak ez ditu aintzat hartu hizkuntz eskakizuna ez lortzeagatik EAEko Hezkuntza sistema publikoan lan egonkortasuna galdu duten irakasleen eskaerak. Ideia honekin batera beste bat ere, oso hurbilekoa, kontuan hartu beharko litzateke: pertzepzio-egonkortasuna, alegia.  Berria - Harian   2005-07-28

Halako erakunderik ez zegoenez gero, Estatu Batuek harturiko gidaritzan zetzan huts-hutsik [...] diru-egonkortasuna eta nazioarteko finantza-sistemaren aurrerabidea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Estatuek edo herrialdeek beren diruei buruz truke egonkortasuna bermatzeko sortzen duten arau multzoari Nazioarteko Diru Sistema esaten zaio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

6 ez-egonkortasun ik ezegonkortasun.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte egonkortasun (3); da egonkortasun (3); du egonkortasun (7); egonkortasun eta (13); egonkortasun eza (6); egonkortasun handiagoa (3); egonkortasun hori (5); egonkortasun ituna (51); egonkortasun ituna aldatzeko (3); egonkortasun ituna beteko (4); egonkortasun ituna betetzeko (3); egonkortasun ituna ez (4); egonkortasun ituna hausteagatik (6); egonkortasun ituna malgutzeko (8); egonkortasun itunak (19); egonkortasun itunaren (18); egonkortasun itunaren erreforma (3); egonkortasun politiko (5); egonkortasun politikoa (6); ere egonkortasun (3); eta egonkortasun (16); eta egonkortasun ituna (4); nahiz eta egonkortasun (3); tasen egonkortasun (3); truke tasen egonkortasun (3); zuen egonkortasun (4)

bakea eta egonkortasuna (15); egonkortasuna arriskuan (4); egonkortasuna behar (6); egonkortasuna behar du (3); egonkortasuna bermatu (5); egonkortasuna bermatzea (3); egonkortasuna bermatzeko (16); egonkortasuna bermatzeko akordioa (3); egonkortasuna bermatzen (7); egonkortasuna bermatzen laguntzeko (3); egonkortasuna berreskuratzeko (3); egonkortasuna da (4); egonkortasuna da nagusi (3); egonkortasuna eman (3); egonkortasuna ematea (3); egonkortasuna emateko (5); egonkortasuna ere (4); egonkortasuna eta (33); egonkortasuna eta bakea (3); egonkortasuna eta segurtasuna (6); egonkortasuna galdu (12); egonkortasuna galdu duten (6); egonkortasuna galduko (3); egonkortasuna galdutako (6); egonkortasuna izan (5); egonkortasuna kolokan (13); egonkortasuna kolokan jarriko (3); egonkortasuna kolokan jartzen (3); egonkortasuna lortu (7); egonkortasuna lortuko (4); egonkortasuna lortzea (3); egonkortasuna lortzeko (5); egonkortasuna mantentzeko (4); egonkortasuna mehatxatzen (4); egonkortasuna ziurtatzen (4); erakundeen egonkortasuna (4); eta egonkortasuna (43); eta egonkortasuna bermatzeko (4); eta egonkortasuna bermatzen (3); eta egonkortasuna lortzeko (3); ez lortzeagatik egonkortasuna (3); haren egonkortasuna (3); herrialdearen egonkortasuna (4); irakasleen egonkortasuna (11); irakasleen egonkortasuna bermatzeko (4); iraken egonkortasuna (5); lan egonkortasuna (6); lortzeagatik egonkortasuna (3); prezioen egonkortasuna (16); prezioen egonkortasuna mantentzeko (3); segurtasuna eta egonkortasuna (10); zuen egonkortasuna (3)

egonkortasunaren alde (4); egonkortasunaren eta (6); egonkortasunari buruzko (3); egonkortasunari eta (3); egonkortasunik ez (5); egonkortasunik eza (3); egonkortasunik gabe (4); egonkortasunik gabeko (3); eta egonkortasunaren (6); eta egonkortasunik (5); irakasleen egonkortasunerako (3); prezioen egonkortasunaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus