Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezegonkortasun 1 iz egonkortasunik eza. ik desegonkortasun.

Sozialisten arabera, eskuineko presidente batek, ezegonkortasuna eragingo du Gobernuan.  Berria - Mundua   2006-01-21

Herrialdearen ezegonkortasuna mesedegarri zaie bi herrialdeei baita Txina eta Indiari ere, euren interes estrategikoak mantendu ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-06-01

Ezegonkortasuna eta baztertzea dira, nola Iparraldean hala Hegoaldean, erregulaziorik gabeko integrazio honen fruitu garratzak, keynesianismoaren amaiera markatu zuten merkatuek estatuei hartutako errebantxaren fruituak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Praderaren esanek ezegonkortasuna eta nahasmena sortzen dutela iritzi zion, «eta taldeak, orain ezer behar badu, egonkortasuna behar du».  Berria - Kirola   2004-02-10

Behin-behineko kontratazioa erruz ari da zabaltzen (%33 inguru, Espainian), eta ezegonkortasuna eta prekaritatea handia da oso.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Mehatxuak aipatzean, biblioteka eta agiritegietan dauden plantillen «ezegonkortasuna» nabarmentzen da testuan.  Berria - Kultura   2004-10-28

Ezegonkortasuna eta kaosa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.

Gizon hau, beraz, gaztetako sugarrez bekatutan izioturik zegoen, eta adinaren ezegonkortasunak berak gaztaroko irritsak lotsagabeki asetzera bultzatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Politika mailako egonkortasunak ez du, hizkuntzaren gainean, ezegonkortasunak duen eragin berdinik; ez dago haien artean inolako elkarrekikotasunik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.

Islamak Txinan mongolen mende bi probintziatan bakarrik lortu zuen ezartzea, eta sekula ez zen izan atzerritar gutxiengo bat baino gehiago, bere egoeraren ezegonkortasunagatik behin eta berriro militantziaren susperraldietara bultzatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Kontinente gorabeheratsuaren ezegonkortasuna futbolera ere iristen da.  Berria - Kirola   2006-01-19

Bere ezegonkortasunean helduleku eta erreferentzia finko batzuk izan ditzan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 189. orr.

Eguraldi aldakorraren kontu honek, negutik udaberrirako bidean dabilenaren ezegonkortasunarenak, hor du martxoan bere presentzia kontinuoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 120. orr.

Ez da diseinatu langabeziatik ezegonkortasunerako bidea.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Merkatuek pixkanaka hobera egin zuten iaz, eta beraz ezegonkortasun txikiagoa egon da.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Sistemaren beraren oinarrizko ezaugarrietan aurki daitezke ezegonkortasun sakonaren erroak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Gerrak, gatazkak, ezegonkortasun ekonomiko nahiz politikoa, zapalkuntza eta diskriminazioa dira faktore nagusietako beste batzuk.  Berria - Gaiak   2004-04-24

Haurdunaldian erretzeak umekiaren ezegonkortasun genetikoa eragin dezake.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Honek adierazten du berezko ezegonkortasun bat dagoela gure ekonomi sisteman, alde batera edo bestera mugitzeko joera, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karibeko herrialde guztietan daude ezegonkortasun arazoak.  Berria - Harian   2005-03-01

Behin-behinekotasuna: gehienezko ezegonkortasun portzentaia %7koa izatea.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

Gatazka eta ezegonkortasun iturri horietako bat arraza, erlijio edota beste hainbat arrazoiren eraginezko bazterketa izango genuke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.

Defentsak erasoari utzi dio lekua, eta, horrekin batera, ezegonkortasun puntu bati ere bai.  Berria - Kirola   2004-12-15

Hortik edo, desoreka, ezegonkortasun moduko bat, aldaketa sakonak ekarriko dituena XX. mendeko arteetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Finantza merkatuen globalizazioak ekonomia ezegonkortasuna zabaltzeko ahalmena izugarri areagotu du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ezegonkortasun (4); eta ezegonkortasuna (3); ezegonkortasuna eta (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus