Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizidunek zenbait egokitzapen edo moldaketa dituzte -eskuak edo begiak, esaterako- bizitzako borrokan aurrera egin dezaten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.
Egokitzapenak ere egin behar izan ditut testu askotan -testu frantsesaren esanahi eta konnotazioek parekorik ez zutenean, edo aipuetan-, bide bertsutik antzekoak bilatu edo sortu, alegia. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.
Gizakiak eta beste animalia askok ura kontserbatzeko garatu dituzten mekanismo konplikatu eta eraginkorrek agerian uzten dute lehorrean bizitzeko egindako egokitzapena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 186. orr.
Sare berriak eskatzen dituen egokitzapen edo aldaketak egiteko konpromisoa hartzen dugu. Berria - Harian 2005-10-30
Mahaitik jaiki nintzenerako ia buruz ikasita neukan baladaren egokitzapena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.
Aberastu egin zen, baina ez, ordea, eleberriengatik, antzerkirako bi egokitzapenengatik baizik: Munduari itzulia laurogei egunetan eta Mikel Strogoff. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.
Egokitzapen hori nola egiten den, hortxe dago koska. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.
Ez dago garbi arreta hiper-fokatu hori -estu bezain zorrotza- autismoko fenomeno primarioa den ala erreakzio edo egokitzapen bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Irekita dago, halaber, salbaziorako erdibide bat, non ordena zaharraren eta abiapuntu berriaren arteko egokitzapena harmoniara irits daitekeen goragoko maila batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.
Japoi, japoiera, balkoi, miloi, patroi, siloi, mogolloi maileguen egokitzapenerako erabiltzen den ordezkatze horren historia ezaguna da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 70. orr.
"Trikimailu" ugari asmatu izan da ilunetarako egokitzapenaren gelditasuna arintzeko batez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Hubble teleskopioari egokitzapenak egin behar izaten zaizkio tarteka, lanean jarrai dezan. Berria - Gaiak 2004-03-13
Indiako britainiar gobernuak Ingalaterrako Lege Arrunta sartu zuen -neurri batean jatorrizko forman eta neurri batean tokian tokiko legerian gorpuzturiko egokitzapenetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.
Ez al du, nora eza baino, egokitzapenerako abilezia erakusten? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 117. orr.
Adigaiak logikoki aldera daitezke beren objektuen egokitzapenaz arduratu gabe. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.
Horra euskal idiograma bat, bizitza modernorako egokitzapen ederra. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 63. orr.
Oraindik ez dugu gaur egungo egoera aztertu, eta fronte militarraren egokitzapen taktikoa egin gabe dago Eboluzio biologikotik ateratako adibideek erakusten dute "teknika" hobezina edo ingurunearekiko egokitzapen betegina sarritan "cul de sac" ebolutiboak gertatzen direla. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.
Star Trek telesailaren egokitzapen zinematografikoarekin agur esan zion zinemari 1979an. Berria - Harian 2005-09-15
Bien adibideak, egokitzapen identifikagarrienak nahiz sorkuntza ia berrienak, dagoeneko eman dira Azterlan honetan lehenago. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.
Adaptazionismoak lehenengo organismoa bere ezaugarri indibidualetan apurtzen du, eta ondoren bakoitzaren egokitzapen ebolutiboa azaltzeko istorio edo kontu bat asmatzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.
Irtenbidea egokitzapen kontziente eta pixkanakako baten antzera planteatzen badugu, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.
Han-hemenkako moldaera, egokitzapen eta are asmazioez ere luze mintza gintezke. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.
Drama poetikoaren flamenkorako egokitzapena Jose Carlos Plazak zuzendu du. Berria - Kultura 2004-10-20
Hau ez da jatorrizko testuaren egokitzapen lan bat, itzulpen zuzena baizik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 5. orr.
Gaur egun, Kim Jong Il presidente duen herrialdetik alde egin duten 5.000 iparkorear bizi dira hegoaldean, Hego Koreako Gobernuaren «egokitzapen programaren» laguntzaz. Berria - Mundua 2004-07-28
Bi geletan ari dira egokitzapen prozesua egiten, eta orain artekoarekin oso pozik daude. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Argitara egokitzeko segundo batzuk behar izaten da (egin behar den egokitzapen aldearen arabera). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Gainera, gauza asko eman dira aldi berean: egokitzapen arazoak, emaitza txarrak. Berria - Kirola 2004-03-06
Egokitzapen-fenomeno horiek kimikari dagokion partetik baizik ez dira esplikatzen teorikoki. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Probak gainditzen dituztenei Ministerioak "egokitzapen" agiri bat emango die, Frantzian bezala. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.
Teoria, sistema formala da (partzialki) interpretatua, non bi kontzeptu-mota aurkitzen ditugun (behaketazkoak eta teorikoak) eta horiek modu egokian lotzen dituzten enuntziatu bereziak, egokitzapen-erregelak deituak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Hori gertatzen da, hain zuzen ere, egokitzapen kontzeptuarekin, hau da, bizidunen egitura eta gaitasunak inguruari nola moldatu edo egokitzen zaizkion azaltzen duen kontzeptuarekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.
Iaz, fitxaketen egokitzapen falta izan zen Bidasoaren denboraldi eskasaren arrazoi nagusia. Berria - Kirola 2004-08-03
Casting lan zaila izan dute filmaren arduradunek, «literatur egokitzapenekin beti dagoelako arrisku bera», Armendarizek dioenez. Berria - Harian 2005-08-25
Krisi demografikoa ez zela kultur egokitzapenaren ezaugarri bat, tartean pobrezia ezkutu sakona zegoela baizik. Berria - Harian 2005-02-06
Egileari ospea eta fortuna ekar ziezazkiokeen film-egokitzapenak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 75. orr.
Brentanoren Lore Lay-ren itzul-egokitzapen frantsesa alegia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.
baten egokitzapena (6); egokitzapen bat (4); egokitzapen eta (4); egokitzapen hori (3); egokitzapen lanak (3); egokitzapena da (4); egokitzapena eta (3); egokitzapena lortzeko (3); egokitzapenak egin (7); egokitzapenak egin behar (3); eta egokitzapena (3); eta egokitzapenak (3)