Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egokipena: Eskola haurren beharrei egokitu behar da, arrazoi gehiagoz haurrak ahalmen urria eta hezkuntza behar bereziak dituelarik. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Testu luze bat ematen hasita, egokiagoa zuan balada bera ematea, egokipena baino. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.
Horrek guztiak berehala salatzen du hemen bere izenean irakurri den zatia ez dela, azken finean, bere testuaren bertsio libre bat baizik, egokipen bat, bere testuak, segurutik, antz txikia edukiko du honekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 188. orr.
Berlioz zuen, ordea, gustukoena [...] eta, haren hainbat obren artean, Martxa hungariarraren pianorako egokipena jotzen zuen sarri eta kemen osoz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
Egokipen baten bidetik, azaletik beraz, arrimatu nintzen Shakespeare-rengana lehendabiziko aldiz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.
Bürgeren baladaren egokipena irakurtzen hasi nintzen ni, mauka-mauka jateari ekiten niola. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.
Hainbat gaitan ez dago oraindik materialik, sortzen ari dira edo egokipenak egiten. Berria - Harian 2006-01-15
Elkarrizketak agertzen dira hitzez hitz nahi izan duten bezala, beste zuzenketa edo egokipenik gabe. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 6. orr.
Gerard Bernard Baionako zigorren egokipenerako epaileak argi erran zuen 12 hilabeteko epea luzeegia zela, presoaren ingurumenak ez duela horrelako egoerarik jasaten eta sei hilabetera mugatu du eskaintza. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Bildu gira zenbait egnez leku berezi batzuetan, doinuak hartu behar baitira Xano Halzuet eta Andde Karrere-ek segurtatu dute bilketa eta egokipen lan hori. Herria 2005-06-23