Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egokiera 1 iz aukera, zerbait egiteko ahala; egoera. ik abagune.

Kalte gehiago egingo zuen, egokiera izanez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 434. orr.

Izango zuten aurrerago ere egokierarik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

Zu ezagutzeko egokiera izatearren.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 140. orr.

Armadan zeudenek ez zuten testamentua egiteko egokierarik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 183. orr.

Haren konfiantza bereganatu, eta, egokiera suertatzen zitzaionean, bai hiria bai duke handia bera ere tatariarren esku uztea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Egokiera duen guztietan joaten omen da Triestera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

Gazteak, egokiera baliaturik, kafe etxetik kanpora egin zuen eta brixtakoan abiatu zen, atzeraka behin ere begiratu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Berez ez zuen gizonak esplotatzeko asmorik baina zerbaitek bultzatzen zuen egokierak, egokiera guztiak aprobetxatzera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 143. orr.

Adak ez zuen faktura zaharrak gogorarazteko egokierarik sekula galtzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Ez genuke egokiera hau besterik gabe igarotzen utzi nahi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

Luisak, noski, ez du egokiera alferrik galdu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Egokierarik ez zen sortu zenbait hilabete iragan arte.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

Eusten jakin huen, handik irteteko egokiera etorri zitzaian arte.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.

Paisaiaren egokierarekin aski zuela iruditzen zitzaidan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 77. orr.

Albornoza janzteko egokiera ere aztertu nuen, baina soberaxko iduritu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Elkar harturik, Susana bakarrik aurkitzeko egokieraren bila hasi ziren.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,14

Batera nahiz bestera, argi zegoen egun hartan galdua zuela hura zentzabidean jartzeko egokiera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Eraikin eta obra publikoen helburua, bestalde, hiru eratakoa izaten da: bata defentsarako egiten dena, bestea erlijiosoa, eta hirugarrena egokierari dagokiona.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Egokiera lagun, bistaratuko dut, bai, nik egia gordea, lurraren zentroan gorderik balego ere.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 84. orr.

Orgasmo sinkronizatuak ere primeran ateratzen dira sarritan hiru lagunen artean, baina zaila da kalitatezko jendea topatzea horretarako, eta egokiera antolatzea ere ez da batere erraza.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.

Ahots-bideak hartzen duen egokieraren arabera, bide horretan dagoen aireak desberdin erantzungo die ahoskordetatik datorren hotz-uhin konposatuaren osagai diren maiztasunei.Baldin hori horrela bada, ez da soilik erruki iragankor bat, egokierak baldintzatua: da ongia egiteko asmo gogoetatua.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Gogo beltz, esku abil, pozoia prest; egokiera ere aldeko; hartarako aproposa ordua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.

Uste dut egokiera horretan esan zidala "laztana".  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.

Egokiera, bederen, aldekoa zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Bada jendea, egokiera guztietarako hitz eta jarrera egokia izaten duena beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Egokiera haietan bakarrik edaten zuen Noraren aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Aitak orduak eta orduak egin zitzakeen egokiera hartan, isilik eta geldi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Noiz histerikoa irudituko zitzaizun, noiz adeitsu eta gozoa: unean uneko komenientziaren araberako jarrera erakusten zuen egokiera guztietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Euskaltzaleak «pozteko moduko egokieran» daudela esan zuen Joxe Joan Gonzalez-Txabarrik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Berlioz ezagutarazteko egokiera ona da hau, bai jauna.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

Egokiera ona zuela ikusirik, gizon batzuk hautatu eta Erromara bidali zituen Jonatanek.  Elizen arteko biblia   1 M 12,1

Zientzia bat bere hastapenetan dagoenean, artean lauso eta irekia delarik panorama, guztizko egokiera ona izaten da hori teoriak itxuratu eta ereduak eraikitzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 68. orr.

Egokiera hoberik ezean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 925. orr.

Ez nengoen, halaz ere, Fubukirekin eztabaidatan hasteko egokiera hoberenean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 142. orr.

Egokiera handietarako gorde ohi zuten Grosrouvrek eta berak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Pasadizo zaharretako puskak etortzen zaizkizu gogora, liburu irakurri berrietako esaldiak, kanten bertsoak, ametsetan gertatutako abenturak, egokiera hutsez kalean entzundako hitzak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 123. orr.

Egokiera polita metaforak asmatzen hasteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Menelaok, egokiera ederra zuela ikusiz, santutegian urrezko ontzi batzuk ostu eta Andronikori erregalatu zizkion.  Elizen arteko biblia   2 M 4,32

Egokiera polita metaforak asmatzen hasteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Jarrera ikusgarrian, bizikleta gainean eserita beti, egokiera perfektuan.  Berria - Kirola   2004-05-28

Arrasto eta aztarna guztiei adi zebilen beti, egokierarik ñimiñoena ere alferrik galdu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Egokiera moral eta naturalak meneko jartzen dira, egokiera zibilen azpian.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.

Jainkoak daki! hori, gainera, egokiera berberetan esaten den nork daki?-ren baliokidea da, haren bihurrera bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Hauxe dugu elkarrekin egoteko azken egokiera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

Lehenbiziko egokieran bortxaz lehertuko zitzaion haserre bizi hura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Bazoazke, oraingoz. Deituko dizut hurrengo egokiera dudanean.  Elizen arteko biblia   Eg 24,25

3 (hitz elkartuetan)

Aukera handirik ez Tomsketik hona, baina Tomsketik ekialdera, berriz, ez diat egokiera faltarik izango.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 278. orr.

4 egokitzeko era.

Beraz, fedearen eta arrazoiaren elkargarritasunaren problema orokorra aristotelismoaren eta teologiaren arteko egokieraren arazo bihurtu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

Teknologien konstituzio soziokulturala aztertzea da haien helburua, baina inola ere ez norabide teknologikoen arteko konparaziorik edota sakoneko egokiera-judiziorik egitea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus