Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Obra mardul honen bidez, Frantziskorekin topo egiteko abagunea eta aukera eskaini nahi diogu euskal irakurleari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.
Te berdearen kalitatea aski ona zen, eta nahasketa erabat egokia, tokia eta abagunea kontuan hartuz gero. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.
Beraren abagunea iristen zela sentitu zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 58. orr.
Oraindik haietako asko kanpoan dabiltza, abagunearen zain, beren bide okerraz damuturik dauden plantak eginez-Eta zuek beti zaudete hemen, herrian? -galdetu zuen azkenean Txitxikovek, abagunea egokitu zitzaionean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 298. orr.
Hirugarren aldiz, beste abagune bat bilatu zuen, eta afalostean esan zion: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 402. orr.
Charlyk edozein abagune aprobetxatzen du literatoa dela aipatzeko. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 99. orr.
-Badakizu -dio emakume gazteak-, abagunea profitatu du, ezer baino gehiago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 187. orr.
Ez zion lagunari galdera itzultzeko abagunerik eman. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 80. orr.
Dontsu baten bizitzan oso gutxitan gertatzen baitira horrelako abaguneak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.
Bidaiaren xedea ez baita toki jakin batetik beste batera iristea, bide egitea bera baizik, gogoari abagunea eskainiz harremanak eta bizipenak soseguz hausnartu eta barneratzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 21. orr.
Nekez izango dut honelako beste abagunerik bidaia honetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 121. orr.
Ez da, ordea, horretarako abagunerik izan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 138. orr.
Ivan Ogareffen bila joan zen Vasili Fedor, eta traidorea abagune hartaz baliatu zen komandantearekin egunero elkartzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 435. orr.
Harainoko tartean lagunari lepoa emanda joan behar nuenez, abagunea baliatuz soka-bihurra ez ote zidan berak niri egingo pentsatu nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 306. orr.
Abagune honetarako trebarazi gaituzte, behin eta birritan, baina, hala eta guztiz ere, baldreski moldatu gara gas maskarekin, trakets oso. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.
Abagunea heldu zenean, alegia sarjentu errekrutatzailearen aurrez aurre geundelarik, [...]. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.
Bakanak zituztela harremanetarako abaguneak, eta hasieran Nora ere aitarekin batera sartzen zen, etxe, txabola nahiz borda, gonbidatzailearen aterpera, gau-solasaldi egokiren baten itxaropenez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.
Sarjentuak minutu parean itxaron du, lurpeko babeslekutik irteteko abagunearen zain. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.
Abagunea iragan egin zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.
Abagunerako gizabidetsu jantzita zegoen, krepe beltz txinatarrez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
Olga, Xavier eta Adela ez daudela probestuz, oraintxe dugu jostatzeko azken abagunea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 210. orr.
Erregeari kontra egin ezin zionez, agindua azpikeriaren batez bete ahal izateko abagune bila zebilen. Elizen arteko biblia 2 M 14,29
Dena dela, artean zelatan ibiliko zitzaion, harrapatzeko abagune egokia izan arte. Abagune polita baita belztasun nihilista merkean irristatu eta deklaratzeko, adibidez, nola hilketako heriotzak erakusten digun zorrien eta arkakusoen pare garela. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 129. orr.
Esaldi horrek aski ongi laburbiltzen zuen gertatutakoaren muina, baina iruditzen zait hitz aproposagoak aurkitzeko esperantza nuela, eta baita aurkitzen nituenean esateko abagune hobea izatekoa ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 218. orr.
Maiteminduta zeuden, noski, eta ezkontzeko abagune aproposa aurkitzea baino ez zitzaien falta. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.
Aurkitu zuen Alkimok abagune ederra bere erokeriarentzat, Demetrio erregeak biltzarrera deitu eta juduen erabaki eta asmoei buruz galdetu zionean. Elizen arteko biblia 2 M 14,5
Azken batean abagune berezia zen; protokolorik gabekoa agian, baina abagunea nolabait ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
Abagunea, zinez, arriskutsua zen oso. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.
Abagune ezin hobea nuela, zioten, bizitza berri bati ekiteko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 67. orr.
Oraintxe dut aukerako abagunea: errezatzen ari da. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.
Karlosek, eskua kopetara eramanda, amorratuta pentsatu zuen nolako abagune egokia galdu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.
Jakina, Whittaker andreari ere oparitzen zion urrezko txanponik, horixe, berariazko abaguneetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.
abagune bat (6); abagune egokia (6); abagune ezin (3); abagune ezin hobea (3); abagune historikoa (4); abagune horretan (5); abagune hura (3); abagune politiko (8); abagune politiko honetan (3); abagune politikoa (11); abagune politikoan (5); abagunea aprobetxatuz (3); abagunea baliatu (7); abagunea baliatuz (4); abagunea ikusi (3); abagunea izan (5); abagunea izango (4); abagunearen zain (5); abagunerik izan (3); bakea lortzeko abagune (3); beste abagune (6); beste abagune bat (3); egiteko abagunea (5); egungo abagune (7); egungo abagune politikoan (5); eta abagune (5); eta abagunea (8); lortzeko abagune (3); zuen abagune (4); zuen abagunea (4)